Bilbok ikusentzunezkoan musikagintzarako ereduei buruzko goi mailako eskola hartuko
Campos Eliseos Antzokiaren Kupula Aretoan emango da, martxoaren 15ean, eta SGAE taldearen bazkideek matrikulazio hobatua izango dute

SGAE Fundazioaren formakuntza politikaren baitan, Vanessa Garde sortzaile eta musikagile adituak goi mailako eskola emango du Bilbon, gazteleraz, Plantillas en la composición para audiovisual izenburupean.

Klase magistral hau SGAE Fundazioaren eskutik jaso ahal izango dute SGAEren bazkide diren eta ez direnek, Bilboko Campos Eliseos Antzokiaren Kupula Aretoan (Bertendona kalea 3 Bis, 6. solairua), 15 euroko matrikularekin. Alta, autore eta argitaratzaileen elkartearen bazkideek matrikulazio hobatuaz gozatzerik izango dute, kasu honetan, soilik 5 euroren truke.

Sekuenziatzaile batean eredu edo txantiloi bat eratzeak, sarritan, ikusentzunezkoaren musikagintza erabat errezten du, eta lan horretan sakonduko du hain zuzen ere sortzaile nafarrak, disziplina honetarako musikagintza bere osotasunean jorratuz, soinu konkretuen gainetik.

Zentzu honetan musikagile, orkestatzaile, moldatzaile, musika eta musika-teknologia irakasle, ikasle eta profesional oro deituta daude edo izen-ematea egin dezakete. Hauen guztien interesa izan beharko litzateke, hala egingo balute bederen, teknologia musikalaren teknikatan sakontzea, ordenagailuaren bitartez eta, konkretuki, txantiloi edo plantilla musikalen erabileran trebetasuna lortzea.

Vanessa Garde eskarmetuzko musikagilea dugu. Zinean, telebistan eta bestelako bitarteko audiobisualetan lan egin du erabateko enkarguak betetzen. Moldatzailea, teknologia musikalean aditua, Berklee College of Music delako gune prestigiotsuan irakaslea izan da, Espaina eta Amerikako Estatu Batuetan mugitu izan dela irakasle eta sortzaile gisa. Bere kurrikulumean Ridley Scott, Terry Gilliam, Alejandro Amenábar, Alberto Iglesias, Roque Baños edo Lucio Godoy bezelako zinemagileak dira.

Fitxa teknikoa eta izen-ematea