'FlamencoEñe' 2019, Nazioarteko Programatzaileentzako Erakustaldia, abian

Malagako PICASSO MUSEOA eta Andaluziako Batzordearen Kultur Saila lagun, bertoko Flamenkoaren Institutuaren bitartez, SGAE Fundazioak Nazioarteko Programatzaileentzako Flamenko Erakustaldiaren laugarren edizioa abiatu du: FlamencoEñe. Ekimenak SGAE taldearen kide diren egileen flamenkoa nazioartekotzea du helburu eta 2019ko ekainaren 27tik 29ra egingo da, Malagan.

Hori dela eta, SGAE Fundazioak deialdi publikoa egiten die honakoei: 

- SGAEko kide diren musika-sektoreko egile guztiei.
- Flamenko taldeak, nahiz eta SGAEko kide den egilerik ez izan, baldin eta SGAEn erregistratutako errepertorioa baliatzen badute. 

Hauek dira programaren helburuak: ondare dugun flamenkoa zuzenean sustatzea; Espainiako flamenko taldeek jaialdietan parte har dezatela sustatzea; SGAEko kideentzat nazioarteko birak sustatzea; eta, sektoreko profesionalen artean (egileak, artistak, managerrak, programatzaileak, jaialdi-zuzendariak,disko-etxeak, etab.) bertakoak nahiz Europakoak, esperientziak eta ezagutza elkartrukatzeko topaketak ahalbidetzea. 

Hiru egunotan egileek eta flamenko talde parte-hartzaileek kontzertuak eskainiko dituzte showcaseformatuan bertaratzen direnentzat. Entzuleen artean Espainiako flamenkoaren errealitatea ezagutzeko interesa duten Europako jaialdietako zuzendari eta nazioarteko programatzaileak izango dira. Horrez gain, SGAE Fundazioak gonbidatuta, Europako jaialdietako zuzendarien eta flamenkoko programatzaileen arteko topaketak antolatuko dira, egile eta taldeetako managerren presentziarekin.

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko martxoaren 25ean itxiko da.

Informazio gehiago eta oinarriak