Adineko langabetuentzako kotizazio urteak konpensatzeko V. deialdia
60 eta 65 urte artean bazara

Segurantza Sozialari gutxienez 14 urte arteko kotizazioa egin badiozu, eta demostratzerik baduzu

Pentsio kontributibo bat lortzen laguntzen zaitugu

'Adineko langabetuentzako kotizazio urteak konpensatzeko V. deialdia' abian jarri dugu, 2019 urtekoa, alegia. Aurrekoetan bezala, laguntza hauek lan-bizitza amaitu eta gero jubilazio pentsio kontributibo bati eusterik ez dioten autore bazkideeizuzenduta daude.

SGAE eta berorren Fundazioaren honako laguntza hauek zera bideratzen dute:

- Segurantza Sozialean kotizatzen jarraitzerik izatea, Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB), 12 hilabete gehienez.
- Lukrorik gabeko erakunde sozialetan gauzatuko diren antzerki, ikusentzunezko eta musika lanen errepresentazioetan parte-hartzea, ikastaroak ematen, emankizunak eskeintzen eta abar.

Badago laguntza horiei online eusterik . Bide batez, eskaera deskargatu eta bidal dezakezu SGAE taldera. Posta helbidea: SGAE, Departamento de Socios, Área Social y Asistencial, calle Fernando VI, 4, 28004 Madrid.

Edozein zalantzarako edo informazioa zabaltzeko jar zaitez gurekin harremanetan posta elektroniko honen bitartez: rdavila@sgae.es Eta laguntza honen beharrean egon daitekeen norbait ezagutzen baduzu, mesedez, emaiozu honen guztiaren berri.

Kotizatutako urteak laguntza-oinarriak
Gizarte eta laguntza eremua