SGAE Fundazioak Aizpea Goenagaren zuzendaritzapeko irakurketa dramatizatu bat antolatuko du Donostian
Egile gipuzkoarraren testu bat ezezik, QY Bazo, Paco Gámez, Javier Hernando, Eva Redondo eta Elena María Sánchez antzerkigileen lan-laburpenak ere irakurriko dira, guztiak, Teatroautor zigilupeko liburu batean bilduta

Gunea bete arteko sarrera librearekin, abagunea Victoria Eugenia Antzokiaren Klub Aretoan gauzatuko da, otsailaren 15ean, 19:30etik aurrera

SGAE Fundazioak bere Antzerki Idazketa VI. Laborategian jorratutako testuen bilduma berria kaleratu du, non 2018ko estreineko sei hilabeteetan landutako beste horrenbeste testu edo antzerki-lan jasotzen diren. Antzerki laborategi hura Itziar Pascual antzerkigilearen koordinaziopean garatu zen urtarrila eta ekaina artean.

SGAE Fundazioaren Teatroautor deritzon zigiluak sei obra biltzen ditu guztira: Aizpea GoenagarenEsquinas, eta en la Cabaña / in der Hütte (QY Bazo), Las ratas (Paco Gámez), Cocodrilo (Javier Hernando), Fulgor (Eva Redondo) eta El increíble caso de la inocente saboteadora Anna Millman(Elena María Sánchez) lanak, hain zuzen ere.

Bilduma honetan jasotzen diren sei testuen laburpenaren irakurketa dramatizatua ikus-entzuterik izango da, hain zuzen ere, eta SGAE Fundazioaren eskutik, otsailaren 15ean, Victoria Eugenia Antzokiaren Klub Aretoan, gunea bete arteko sarrera librearekin, arratsaldeko 19:30ean.

Aizpea Goenagaren zuzendaritzapean ikus eta entzungai izango den irakurketa dramatizatuan, bera ezezik, beste bost antzezlek parte-hartuko dute, hots, Isidoro Fernández, Kepa Errasti, Sandra Ferrús, Vito Rogado eta Paco Gámez. Azken hau, Las ratas testuaren egilea dugu, hau ere, Antzerki Idazketa VI. Laborategiaren ezinbesteko lana, bilduma berean jasota. Testu laburpenen irakurketarekin batera, bideo bat poiektatuko da, non egile bakoitzak testuei buruzko zenbait xehetasun argituko dituzten.

Aizpea Goenagari buruz

Aizpea Goenaga (Donostia, 1959) Magisteritzan eta Antzerki Ikasketetan diplomatua dugu (Antzerti). Antzerkigintza Ikasketa Aurreratuetan masterra egin zuen 2016an, Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean. 2010etik 2016ra Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaria izan zen, jakina, euskal hizkuntza eta kultura nazioartean sustatzearen ardurarekin, eta ume zein gazteentzako hamaika lan kaleratu ditu bere antzergile alde horri erantzunez: Antzezten... teke ten ten!, Ni ez naiz txotxolo, Kaia (Nafarroako Antzerki Eskolaren Saria), Handitan... BerrikiOmenaldia/El homenaje eta ¿Qué? lanak kaleratu ditu "50 voces contra el maltrato" deritzon ekimenaren baitan. Itzultzaile lanetan ere jarduna dugu: La casa de la Llave (Mada Alderete) eta Como un viento helado (Rafael Herrero) itzulpen-lanak lekuko.