SGAE Actúa 2019
Lanik gabeko musika, ikusentzunezko edo arte eszeniko bazkiderentzako alta Gizarte-Segurantzan eta kontratazio laborala

Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiaren (SGAE) Gizarte eta Laguntza arloaketa SGAE Fundazioak egiten dute SGAE Actúa IV. deialdi hau. Lan egiteko programa bat, Gizarte-Segurantzan altarekin, langabetu eta deialdi honen oinarriak bete dituzten ikusentzunezko, musika eta arte eszenikoen autore bazkideentzat zuzenduta.

Behar izanez gero, SGAE Actúa-k bultzada sendo batez zure lanbideari ekiteaz gain, errezten du hainbat Gobernuz Kanpoko Erakunde, elkarte, gizarte erakunde eta presondegitan burutuko diren diziplina eta formatu askotako kultur-ekitaldi programa egonkor batean sartzea (ikusentzunezkoak, musika emanaldiak, antzerkia edo dantza).

Oraindik ere asko eskain dezakezulako, SGAE Actúa-n badago lekurik aurreratzaile, ausarti eta diziplina anitzeko proposamenentzat:

- Musika: proiektu artistiko bakarlari zein taldekoa (rock, pop, flamenko… emanaldiak), tailer edo ikastaro bat.
- Ikusentzunezkoa: zineforuma, heziketa-tailerrak, hitzaldiak, making of, gidoi, errodaje edo eta zinemagintzarekin erlazionatutako sesio eta jardunaldiak.
- Arte Eszenikoak: antzezlanak, dantza, sketcha, bakarrizketak, dantza, irakurketa dramatizatuak, tailerrak, zuznedaritza antzerki afizionatuarentzat eta abar.

Parte hartu nahi baduzu, deaildiaren oinarriak irakur itzazu, prestatu zure proiektu artisitikoa eta helaraiguzu on line .

Posta zerbitzua ere erabil dezakezu. Jaitsi eta bete eskaera-orria eta bidaliSGAE taldeari zuzenduta eskatutako dokumentazioarekin (SGAE, Departamento de Socios, Área Social y Asistencial, c/ Fernando VI nº 4. 28004 Madrid).

Idatzi zalantzarik izan ezkero edo informazioan sakondu nahi baduzu