2019 Iberoamerikar Zine-proiektuen Garapenerako Ikastaroaren deialdia zabalik
Eskaerak aurkezteko epea hurrengo martxoaren 7an amaitzen da

SGAE eta Carolina Fundazioen eskutik eta beste hainbat erakundekin batera - Nazioarteko Garapenerako  Kooperazio Espainiar Agentzia (AECID), Ibermedia programaren bidez Iberoamerikako Ikusentzunezko eta Zinematografia-erakundeen Bilgunea (CAACI), Ikusentzunezko Ekoizleen Eskubide Kudeaketa-erakundea (EGEDA), eta, Espainiako Kirol, Kultur eta Hezkuntza Ministeritzaren Idazkaritza - Iberoamerikar Zine-proiektuen Garapenerako 2019 Ikastaroaren XVII. deialdia abianjartzen da. Madrilen burutuko da, SGAE Fundazioaren egoitzan bertan (Barbara de Braganza kalea, 7),2019ko urriaren 7tik azaroaren 15era. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 7an amaitzen da.

Zinemagintzan eskarmentu demostratua duten Latino-Amerika, Espainia, Portugal eta Italiako autoreei zuzentzen zaie. Hogei bat zinemagile bildu ohi ditu ekimen honek, animazio, dokumental edo fikzio proiektuak gara ditzaten. Iberoamerikako hainbat goi-mailako preofesionalek zinemagileen aholkularitzari ekingo diote. Azken hauen proiektuak, idazkeraren garapenarekiko hautagaiaren interesa edo motibazioaren arabera hautatuak izango dira.

Gerardo Herrero eta Mariana Barassi zuzendaritza eta koordinazio lanetan arituko zaizkigu. Animazio, dokumental edo fikzio proiektuen egile hautatuen gidaritza lana jorratuko dute, hain zuzen ere, garapen prozesu horretan proiektuek bideragarritasun eta kalitate maila on bat lor dezaten, denera, proiektu horiek benetazko luzemetrai bilaka daitezen.

Beka batek zera aurreikusten du: ikastaroaren matrikula, ostatua eta mantenua Madrilen bizi ez direnentzat, eta, aseguru medikua Iberoamerikan bizi diren latinoamerikar ikasleentzat. Aurkeztutako proiektuen kalitatea hobetzeko, gidoigile hautatuek behar besteko laguntza jasoko dute, barruan duten ahalmena ustiatuz eta errealizaziorako baliabide-sorta ziurrago bat eskeiniz.

Ikastaro hau 2003az geroztik abian dugu. Iberoamerika osotik 320 autore baino gehiago hartu dute parte. Horietatik 80 euren pelikulak hautatuak eta sarituak izan dituzte nazioarteko hainbat jaialditan; eta, bide batez, lan horiek guztiak Iberaomerika osoko sare komertzialetan banatuak izan dira azken urteotan.

Informazio gehiago eta inskripzioa