South by Southwest 2019 Deialdia Zabalik
Eskaerak jasotzeko epea 2018ko abenduaren 21ean amaitzen da

SGAE Fundazioak Austingo South By South West (SXSW) musika azokarekin bat egingo du, Sounds From Spain (SFS) deritzon plataformaren bidez eta Miamiko Espainiar Bulego Ekonomiko eta Komertzialaren laguntzarekin. Elkarrateratzea Amerikako Estatu Batuen hiri texarraren gune ferialean ospatuko da, 2019ko martxoaren 11tik 17ra. Bertako Pabilioi Ofizialean Estatuko hainbat eta hainbat enpresa ageriko dira.

Edizio berri honetan eta nazioarteko jaialdi zein azokatan Espainiako talde eta artisten parte-hartzea areagotzearen helburuarekin, Sounds Fron Spainek bide bi jarraituko ditu. Batetik Pabilioi Ofizialean presentzia izango du, bertan, Estatuko enpresa eta nazioarteko agente zein eragileen hartu-emana bideratuko da. Horrez gain, elkarretaratze honetan aldez aurretik parte-hartzeko bere aurkezpena egin duten espainiar talde bik kontzertu-agerraldia egingo dute ere.

Bestalde, aurten bigarrenez, inskribatzen diren enpresek bazkari bat ospatuko dute, zeinean erosleak, preskribatzaileak eta musikaren nazioarteko hainbat profesionalak, azokan presentziadunak guztiak, jezarriko diren. Era horretan, Espainiako musikagintzaren eta nazioarteko eragileen arteko kontaktua eta erlazio-aregaotzea bilatuko da.

Eskaerak aurkezteko epea 2018ko abenduaren 21ean amaitzen da. Aurkezpenak bideratzeko tartea amaituz doa, beraz, epe hori oraindik ere zabalik mantentzen den arren.

Sounds From Spain plataformari buruz

Sounds From Spain deritzon euskarri honek laguntza ematen die espainiar hainbat talderi urtero, eta SGAE taldearekin batera, Estatuko beste erakunde batzuk ere badira bertan: ICEX, INAEM, AIE, AEDEM, A.R.T.E., PROMOSICAE eta UFI organismoak, hain zuzen ere.

Bere helburuen artean garrantzitsuena bertoko industria musikala nazioartean mugitzen laguntzea da, espainiar musikagintzaren aktoreen presentzia nazioarteko elkarretaratze mundialetan bideratuz, tartean, South by Southwest (Austin), Musikmesse (Frankfurt) edo Womex ekitalditan.

SXSW azokari buruz 

SXSW mundu mailako pop-rock musika generoaren erreferentziazko azoka edo merkatua dugu, berorren inguruan (baina ez soilik hor) mugitzen den industria musikalarena, hain zuzen ere. 15.000 profesional biltzen ditu: diska-zigiluak, argitaletxeak, manager eta kazetariak, e.a. 2.000 musika emanaldi edo kontzertu inguru antolatzeko ahalmenarekin, Estatu mailako industriarentzat primerako abagunea da, Estatuan egiten dena azaltzeko, nazioartean mugitzeko edo erakusteko, batez ere, Amerika osoko merkatuetan plazaratzeko, alegia.

Informazio gehiago eta inskripzioa