Autor Exprés 2018 II. Deialdiaren luzapena
Antzerki testuak jasotzeko epea abenduaren 7ra arte luzatzen da

Gure borondatearen aurkakoak tarteko, SGAE Fundazioaren web orrira eusteko zenbait oztopo tekniko eman berri dira. Web orri horren baitan ziren eta dira, alegia, Autor Exprés Antzerkia bildumarako 2018ko bigarren deialdiaren dokumentu eta eskaera-orriak. Hori dela-eta, eskaerak jasotzeko epea luzatzea erabaki dugu, berori, abenduaren 7an kokatzen dela orain. Erabaki honekin bere proposamenak aurkezteko arazo edo zaitasunak pairatu dituzten bazkideei aukera berria ematea bilatzen da.

Honenbestez, SGAE Fundazioak Autor Exprés Antzerkia bildumarako 2018ko bigarren deialdiaren luzapena egiten du. 2013an, duela bost urte ekin zion edizio ildo honek, eta, antzerkigintza garaikidearen sustapena du helburu.

Autor Exprés Antzerki bildumak autoreek sortzen dituzten eta estreinatu berriak diren lanen promozioa bilatzen du, kritiko, antzeztalde, ekoizle, programatzaile, akademiko eta abarreko eragileen artean lanen inprimakiak banatuz, alegia.

Gogoan izan 2018ko bigarren deialdi honetan oinarriak betetzen dituzten autore guztiak aurkez daitezkeela. Betebeharren artean, obra 2018ko irailaren 1etik 2019ko martxoaren 31ra doan epean erabat estreinatu izatea.

*Proposamenak aurkezteko epea 2018ko abenduaren 7aren 0:00etan amaitzen da.

Oinarriak eta inskripzioa