SGAEren Zuzendaritza Batzarrak bere Estatutuen erreforma onartu du

Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiaren Zuzendaritza Batzarrak (SGAE) berorren Estatutuen erreforma onartu berri du. Estatutu hauen berrespena, aldiz, abenduaren 27ko Batzar Orokorrean eman beharko da.

Sartutako aldaketak behar-beharrezkoak dira Jabego Intelektualaren Legearekin bat egiteko.

Bide batez, Jabego Intelektualaren Legeak arautzen duenaren araberako banaketa araudia onartu da. Hau ere, hurrengo Batzar Orokorrean onartzeke.