Gerardo Rodríguez, SGAE taldearen zuzendari orokor berria
Erakundearen zuzendari ekonomiko-finatzieroa izaten jarraituko du

Ana Graciani, SGAE Fundazioaren presidente berria izendatua izan da

Sociedad General de Autores y Editores - Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiaren Zuzendaritza Batzarrak Gerardo Rodríguez SGAE taldearen zuzendari orokor berria izendatu du.

Erabaki honekin gurean eta sektore kulturalean ibilbide luzea eman duen profesional bati konfidantza ematen dio SGAEk. Rodríguez Velardek, halaber, erakundearen zuzendaritza ekonomiko-finantzieroa burutzen jarraituko du, 2017az geroztik egiterik izan duen bezala. 

Autore Zuzenbidean eta Jabego Intelektualean aditua, orduan Autore Fundazioaren (orain SGAE Fundazioa) zuzendaritza taldearekin lanean ekin zion guren 1996tik 2007ra, Finantza eta Giza Baliabideen zuzendari bezala, alegia. Erantzunkizun bera izan zuen 2007 eta 2014 epean, aldiz, Ejekutante eta Interpreteen Erakundean (Asociación de Intérpretes y Ejecutantes).

Rodríguez Velarde Madrilgo Complutense Unibertsitatean Zientzia Ekonomiko eta Enpresarialetan Lizentziatua dugu, Enpresa Institutuan Fiskal Aholkularitzan eta Zuzendaritzan Masterduna eta Salamancako Pontifizia Unibertsitatean Aholukaritza eta Kontabilitate Finantzieroan Masterduna. 

SGAE taldearen zuzendaritza orokorrerako bere egiten duen helburu nagusia erakundearen modernizazioan sakontzea da, erakundeari propioak zaizkion helburuekin bat eginez, inoiz baino gehiagoko konpetentzia, berritasun pauta eta araudi ezberdinez inguraturik den testuinguru aldakor batean, alegia, SGAE Fundazioaren ekimenei ezinbesteko bultzada ahaztu barik.            

Ana Graciani, SGAE Fundazioaren presidente berria

Atzo, asteartea, azaroak 20, SGAE taldearen zuzendaritza organu gorenak adostutakoaren arabera ere, aurrerantzean, Ana Graciani SGAE Fundazioaren presidente berria izango da.

Antzerkigilea, ikusentzunezko gidoigilea, kazetaria, ekoizlea eta sortzailea, Gaztela-Mantxakoa izan arren Andaluzian bizi da, eta Espainiako Arte Eszenikoen Akademiaren kidea eta Max Sarien Antolakuntza Batzordean dugu. Inés Parísen ondoren, Graciani SGAE Fundazioa burutzen duen bigarren emakumezkoa bilakatzen zaigu.

Kulturgintzan genero berdintasunaren defendatzaile amorratua, Emakumezkoak Ikusentzunezkoan Andaluziako Elkartearen Zuzendaritza Batzordean jezartzen da ere. 

1992 eta 2002 urteen artean Ana Gracianik prentsan, irratian eta telebistan egin zuen lan. Hortik aurrera, arte eszenikoen kudeaketa eta ekoizpenari ere ekin dio eta 2008az geroztik antzerkiginta eta ikusentzunezkoaren idazketan eta zuzendaritzan  dugu burubelarri.

Antzerkigile gisa sekulako ibilbidea du. Berak idatzi eta zuzendutakoak dira La carta perdida (Madrilgo Lara Antzokian ikusgai 2016tik), La ventana abierta, ¡Quiero ser mayor! eta La Boda (SGAE Fundazioaren I Antzerkigintza Laborategian jorratua). Bestalde, Gabriel Olivaresen zuzendaritzapeko El Día del Padre (Espainian 200 errepresentazio baino gehiago) eta Alfonso Sánchezek gidatutako Compadres para siempre antzeslanak idatzi ditu. Moldaketa lanen erakusle ditugu, besteak beste, Arturo Pérez Reverteren Patente de corso (Alfonso Sánchez zuzendari), Molièren El Enfermo Imaginario (Gabriel Olivares zuzendari); eta Julio Muñoz Gijónen El asesino de la regañá (Antonio Campos zuzendari, aurreko maiatzean estreinatua).

Francisco Pinteñoren Ciudadano Villanueva; eta Álvaro de Armiñánen La soledad del triunfo eta La rueda luzemetraien gidoia sinatu du. Hainbat teleserieen gidoigintzan aritu da, tartean, Perdóname, señor eta Entreolivos. Zinemagintzan jorratzerik izan duen azken lanetarikoa dugu Alfonso Sánchez eta Alberto Lópezen El mundo es suyo edo eta 2019an errodatzen hasiko den La comedia para toda la muerte, oraingo honetan ere, Alfonso Sánchezen zuzendaritzapean.