Marie de Jongh eta Vaivén ‘Territorio Violeta’ izeneko genero berdintasunaren aldeko lehen antzerkialdian izango dira, SGAE Fundazioaren eskutik

Territorio Violetak arte eszenikoen begirada gure gizarteak gaur egun pairatzen duen arazo larrienetako batean jarri nahi du, hots, genero ezberdintasunean. Ekimenak SGAE Fundazioaren laguntza du baita Madrilgo SGAE Lurralde Batzordearen, Alcalá de Henaresko Udalaren eta Emakumezkoaren Institutuaren ezinbesteko bultzada ere. Azaroaren 20tik aurrera eta bestelako ekitaldien artean, lau muntai eszeniko oholtzaratuko dira udalerri madrildarraren Cervantes Antzokian, azaroaren 25 arte, hain zuzen ere: Marie de Jongh euskal antzerki taldearen Estrellaantzezlana, Claudia La conquesta del pol sud taldearena (Katalunia), Dancing with frogs Sol Picó Dantza Taldearena (Katalunia), eta Genoma B, azkenik, Albadulake taldearena (Extremadura).

2018an Estatu mailako hainbat antzerki jaialdi ezberdinen parte-hartzeari esker gauzatu da Territorio Violeta, eta horien artean izan dugu, dFERIA Donostiako Arte Eszenikoen Antzerki eta Dantza Jaialdia. Bihartik aurrera, urte honetan zehar hainbat sari jasotzerik izan dituzten muntaien eszenifikazioa dator. Territorio Violetari hasiera emanez lehena dugu Marie de Jongh bizkaitarrenEstrella lana (bihar azaroak 20, 11:30ean), eskolarrentzako programazio gisa. Publiko zabalari zuzendutako aukera da honako hau, aspirazio gizatiarrak eta destinua tratagai dituena. FETEN 2018Jaialdian aukeratua izan genuen. Bide batez, Marie de Jonhg konpainia Haurtzaro eta Gaztaro Arte Erte Eszenikoen 2018 Sari Nazioanala dugu.

Hurrengo obrak, bestalde, honakoak ditugu: Claudia La conquista del pol sud taldearena (azaroak 23, 20etan), aurtengo dFerian saritua izan den diktadura argentinarraren biktimei buruzko dokumental eszenikoa; Dancing with frogs Sol Picó Compañía de Danza Taldearena (azaroak 24, 20etan), maskulinitatea eta mundu femeninoarekin erlazionatzeko erari buruzko hausnarketa; eta Genoma B, Albadulake taldearena, alegia, Federico García Lorcaren La Casa de Bernarda Alba lanaren antzerki moldaketa, flamenko eta zirkoaren uztartzailea (azaroak 25, 20etan).

Berdintasun bilduma

Jaialdietako sariak ezezik, Territorio Violetak 2018an zehar jorratutako beste bi muntaien aitorpena egin nahi izan du, bere Berdintasunaren aldeko lanan Bilduman txertatuz, hots, Mulïer antzezlana, Maduixa taldearena, eta, Sherezade y las capas de la cebolla lana, Vaivén Ekoizpenak antzerki-talde gipuzkoarrarena. Bizkaitarrek programazioan eta gipuzkoarrek aipatu bilduman, estreineko Territorio Violeta 2018 honen euskal ordezkaritza osatzen dute, hurrenez hurren. Bilduma honetan sartzen diren antzezlanak erabateko udalerri, gune eta antzoki ezberdinei ailegatzen zaien eskeintza osatzera pasatzen dira, hauen guztien aldetik, gutxienez behin programatuak izatearen aldeko apostua mantentzen dela.

Territorio Violetari buruz

Territorio Violeta ibilbide profesional luzeduneko sortzaile bik abian jarritako ekimen artistiko eta aldarrikatzailea dugu: Rosa Merás (Arteatro Producciones Teatrales) eta Silvia Pereira (Entrebastidores). Nonbait, gizartearen eta konkretuki arte eszenikoen ikuspuntua genero berdintasunaren auzian kokatzearen beharra aldarrikatzen dute, horretarako jaialdi berau kultur euskarri bilakatuz eta hainbat gune edo erakunderen bitartez - antzokiak, jaialdiak eta bestelako erakundeak - berdintasunaren aldeko mezua zeharkatzen dituzten muntaiak programatuz. Espainia mailan dagoeneko 20 entitate ezberdinekin akordioak lortu eta beste 12 udalerri zein antzoki hitzarmen berriak sinatzekotan dira, antolatzaileek diotenaren arabera.

Lehen edizio honetan Jaialdiak Emakumezkoaren Institutuaren laguntza dauka, baita Kultur eta Kirol Ministeritzarena, SGAE Fundazioarena, Espainiako Arte Eszenikoen Akademiarena eta beste hainbat erakunderena ere.

Informazio gehiago