Iñigo Guardamino antzerkigile bilbotarrak Leopoldo Alas Mínguez 2018 Nazioarteko Lehiaketa irabazi du ‘Eloy y El Mañana’ lanarekin
Haurrentzako obra gisa sortutako antzerki-lana da eta etorkizun distopiko batean du abiapuntua, non generoen arteko liskarrek gatazka belikoa ondorioztatzen duten

Iñigo Guardamino antzerkigileak (Bilbo, 1973) Leopoldo Alas Mínguez LGTBI Antzerki Testuetarako Nazioarteko XII. Lehiaketa irabazi du, LAM Saria alegia, Eloy y El Mañana izeneko testuarekin. Ekimena SGAE Fundazioa eta Cultural Visible Elkartearena da eta Lesbo, Gai, Trans eta Bisexual pertsonen auzia aintzat hartzen du (LGTBI kolektiboa). Eloy y El Mañana antzerki-lana, berez, haurrentzako obra gisa sortutako testua dugu, eta etorkizun distopiko batean du abiapuntua, non generoen arteko liskarrek gatazka belikoa ondorioztatzen duten. Testuinguru horretan biharamuna destinutzat duen bidaiari ekingo diote mutiko eta neskato pareak.

2.000 euroko dirutzaz gain, Bilboko sortzaileak SGAE Fundazioak darabilen argitaletxearen seriean publikatu ahalko du honako lan hau, eta, hori ezezik, SGAEren XXIII. Irakurketa Dramatizatuen Emanaldian barneratua izango da: “Pozez hartzen dut saria” esan du irabazleak, “eta pozaz harago sinestezintasunez, saria bi aldiz irabazi duen sortzaile bakarra bainaiz”. Izan ere, Guardaminok 2012an irabazi zuen LAM Saria estreinekoz, orduan, El año que mi corazón se rompió lanarekin.

Eloy y El Mañana genero sinbologiaz blai dago. Testuak eskubideen aldarrikapenei buruzko erreferentzi etengabeak ditu, eta gatazkarik gabeko etorkizun paketsua amesten duten haur biren begiradarekin generoen arteko liskarra deuseztatzen du erabat. “Sexuen arteko gerrate armatuaren erdi-erdian, Eloy mutil uzkurrak hilketengatik ihesi doan Simone neskatoa ezagutzen du. Honek biharamunari hitzegiten dio (El Mañana), hots, leku hobeagoa. Eta biek ihes egiten dute harantz, erabateko abenturak biziz eta Eloy bera eraldatuz”, dio autoreak.

Guardaminok hurrengo maiatzaren 10ean bere Metálica obra estreinatuko du Nazional Gune Dramatikoan. Momentuz, Eloy y El Mañana honekin bestelako ibilbide bati eustea espero du. “Ikusgaitasunari buruzko sari batek ikusgaitasuna ematea xelebretzat” jo du testu-egileak.

Leopoldo Alas Mínguez LGTBI Antzerki Testuetarako Nazioarteko XII. Lehiaketaren epai-mahaian hainbat aditu izan dira: Pablo Peinado, Cultural Visible Elkartearen zuzendariaren presidentziapean, Carlos Be antzerkigile eta zuzendaria, Blanca Doménech eta Diana Paco antzerkigileak, eta LAM Sariaren XI. edizioaren irabazlea, alegia, Paco Gámez antzerkigilea, hain zuzen ere.

Iñigo Guardaminori buruz

Iñigo Guardamino Zuzenbidean Lizentziatua da. Zuzendari gisa, besteak beste, Marcelo Díaz, Tamzin Townsend eta Florian Borchmeyer irakasleak izan ditu. Antzergile gisa Leopoldo Alas Mínguez LGTBI Antzerki Testuetarako Nazioarteko 2012 Saria erdietsi zuen, esan bezala, El año que mi corazón se rompió lanarekin. Bestelako aitorpenen artean, halaber, honakoak ditu: Antzerkigile Elkartearen II. Lehiaketa Londres lanarekin (2014); eta, 2015ean, bere Un resplandor en el cielo del norte izeneko proiektua SGAE Fundazioaren Antzerkigintza Laborategien III. ekimenerako hautatua izan zen. Hainbat obren egile eta zuzendaria dugu: Huevo, Vacaciones en la inopia (Errebelazio Autoreari Max Sariaren finalista eta Ekoizpen pribatu zein Errebelazio Ikuskizun Onenari nominatua), Castigo Ejemplar Yeah, besteak beste. Kixotearen bigarren zatia idatzi zeneko laugarren mendeurrenaren baitan A siete pasos del Quijote deritzon Español Antzokiaren proiektuan parte-hartu zuen Cierra los ojos, dame la mano testuarekin. Sólo con tu amor no es suficiente Antzerkigintza Onenaria 2015 Godoff Saria irabazi zuen. 2017ko martxoan, Este es un país libre y si no te gusta vete a Corea del Norte bere azken lan estreinatua dugu, Madrilgo Nave73 Aretoan hain zuzen ere.

LGTBI kolektiboaren presentzia normalizatu

SGAE Fundazioak Festival Visibleren laguntzarekin abian jartzen duen ekimena dugu LAM Saria, aurten bere hamabigarren edizioan. LGTBI kolektiboaren presentzia areagotu eta normalizatu nahi du, horretarako, Estatu osoko hizkuntz ofizial guztietan idatzitako antzerki-lanak tresnatzat dituela, aipatu taldearen eskubideak, berdintasuna eta ikusgaitasuna aldarrikatuz. Munduan bakarra, Leopoldo Alas Mínguezen izena darama, alegia, 2008an Madrilen hildako intelektuala, LGTBI kolektiboaren eskubideen aldarrikatzaile sutsu eta aitortua.

Urtero, testuak SGAEren XXIII. Irakurketa Dramatizatuen Emanaldian barneratuak dira. Aurtengo edizioetan honako lan hauek suertatu ziren garaile: De hombre a hombre, Mariano Moro argentinarrarena (2007); Carmen Losaren Levante (2008); Nacho de Diegoren La playa de los perros destrozados (2009); Alberto Conejeroren Clift (Acantilado, 2010); Beca y Eva dicen que se quieren(Juan Luis Mira, 2011); El año que se rompió mi corazón (Iñigo Guardamino, 2012), Eudy (Itziar Pascual, 2013); La tarde muerta (Alberto de Casso, 2014), Alimento para mastines (Javier Sahuquillo, 2015), El océano contra las rocas (Sergio Martínez Vila, 2016) eta El suelo que sostiene a Hande (Paco Gámez, 2017).

Informazio gehiago