XVII. 'Tomás Luis de Victoria' saria

SGAE Fundazioak Tomás Luis de Victoria Musika Iberoamerikarraren XVII. SGAE Sarirako deia egin du, bizirik dauden musikagileei ahalik eta jendaurreko aitorpen gorenena eskeintzeko, beti ere euren lan-ibilbidean erkidego iberoamerikarreko musika-bizitza aberasteagatik nazioarteko epaimahai baten ustez aitorpen hori merezi badute; bide batez, aurkezterik dute musika eta iberoamerikar kulturarekin erlazionatutako munduko erakunde kultural eta zientifiko oro. Hautagaitzak aurkezteko epea 2019ko urriaren 4 arte zabalik da.

20.000 euroko diru-kopurua du sari honek. Bere helburua publikoki bizirik den musikagile batek, bere lan eta ibilbide edo jarduerararen zehar, kultura iberoamerikarrari egiten dion ekarpenagatik nonbait goi mailako aitorpena egitea da.

Tomás Luis de Victoria Musika Iberoamerikarraren XVII. SGAE Saria Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiaren (SGAE) eta berorren Fundazioaren ekimena da eta 1996an abian jarri zen, alegia, Espainako Errege Emeritoen Ohorezko Presidentziaren pean. Roberto Sierra Puerto Ricoko musikagilea dugu prestigiozko sari honen azken irabazlea. Aurretik, ordea, Tomás Marco (2016), Xavier Benguerel (2015) espainiarrak, Harold Gramatges kubatarra (1996), Xavier Montsalvatge espainiarra (1998), Celso Garrido-Lecca peruarra (2000), Alfredo del Mónaco venezuelarra (2002), Joan Guinjoan espainiarra (2004), Marlos Nobre brasildarra (2005), Antón García Abril espainiarra (2006), Gerardo Gandini argentinarra (2008), Luis de Pablo espainiarra (2009), Leo Brouwer kubatarra (2010), Josep Soler espainiarra (2011), Mario Lavista mexikarra (2013) edo eta Alcides Lanza maixu argentinarra (2014), izan dira.

Informazio gehiago