Max Sarien 22. ediziorako ikuskizun-aurkezpen epea zabalik da
Deialdia, 2017ko abendutik aurrera estreinatutako ikuskizun guztietarako, 2018ko azaroaren 30 arte indarrean izango da

Gaur, asteazkena, urriak 24, Arte Eszenikoak aitortzen dituzten Max Sarietan parte-hartzeko inskripzio-epea zabaltzen da, horrekin, 22. edizioari hasiera emanez. Aurkez daitezkeen ikuskizunak2017ko abendutik 2018ko abendura estreinatutakoak edo biran izan direnak ditugu. Bide batez, ikuskizun horietan aspektu tekniko eta artistiko ezberdinak jorratzerik izan dituzten profesionalak sarigai dira.

Antzerki, kale antzerki, eta haurrentzako, gazte edo familientzako antzerki ikuskizunen kasuan aintzat hartu beharreko betebeharrak honakoak dira: gutxienez zortzi emanaldi egin eta 2019ko ekainaren 30 baino lehen beste zazpi aurreikusita izatea, Estatu barruan nahiz kanpo.

Guztira, 2019 Max Sarietan parte-hartzeko, ikuskizunak 2018ko azaroaren 30 arte aurkez daitezke, abenduaren 15 baino lehen estreinua aurreikusita izanda dituzten horiek barne. Iaz bezala, lehian 19 kategoria mantentzen dira.

Hautagaiak hautagai izan daitezke Max Sarien edizio bakarrean edo jarraiko bitan. Bigarren edizio horri eusteko ikuskizunak biran izan behar dira, bigarren urte horretan gutxienez hogeita hamar emanaldi ospatuta eta aurreko edizioan finalista ez izanda.

SGAE Fundazioa Estatu mailan Arte Eszenikoen esparruan ematen diren saririk garrantzitsuenatariko hauen antolatzailea dugu. Max Sariak 23 urte ospatzen ari dira propioak zaizkion hiru sari bereziak mantenduz: Ohorezko Max Saria, alegia, antzerkiarekiko emandakoa edo antzerkigintzaren defentsan ageritakoa saritzen duena; Max Afizionatua edo Gizarte Izaeraduna, alegia, integrazio eta protekzio sozialaren alde Arte Eszenikoen egikeran murgilduta bikainki dabiltzan talde afizionatuei zuzenduta; eta, Ikuslegoaren Max Saria, alegia, #VotaMax izeneko online aplikazioaren bidez ikuslegoaren botua jasotzea lortzen duen ikuskizunarentzat.

Araudia hemen