Zine-Gidoi idazkera VII. Laborategia
Proiektuak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 16an amaitzen da

SGAE Fundazioaren sormen-laborategi berriak indarrean dira: Antzerki-gidoi idazkera, Telebista serie idazkera eta Zine-Gidoi idazkera laborategiak, 2018-2019 edizioan, hain zuzen ere. SGAEren bazkideei zuzendutako ekimena dugu eta helburua idazkera sustatzea eta sormena indartzea da, sortzaileei beraiei lagunduz.

Zine-gidoi idazkera Laborategia SGAEren bazkide zinemagileei zuzentzen zaie. Zine luzemetraiarako gidoi proiektu bakarra aurkezterik izango dute, autoretza bakarrekoa edo kolektiboa, gazteleraz edo eta Estatuko edozein beste hizkuntza ofizalean. E-maila: audiovisuales@fundacionsgae.org

Eskarmentuzko gidoigileez osatutako epai-mahai batek, Zine-gidoi idazkera VII. Laborategiaren zuzendariaren ikuskaritzapean, aurkeztutako lanen artean gehienez sei hautatuko ditu. Laborategia Madrilen garatuko da, 2019ko urtarriletik ekainera.

SGAE Fundazioak bere erabakia 2019ko urtarrilean aditzera emango du. Bide batez, autore bakoitzari 5.500 euro emango dizkio.

Informazio gehiago eta oinarriak