III. Beka SGAE Fundazioa - Musikene

SGAE FUNDAZIOA KONPOSIZIO BEKA 18-19 IKASTURTERAKO deialdia egin dute erakunde biek, aurten hirugarrenez, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Beka honen helburua Euskal Herrian musikaren sormena sustatzea eta Goi Mailako Konposizio ikasketak garatzen laguntzea da, Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiarekin elkar lanean. Deialdia Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, Konposizio espezialitatean ikasketak egiten ari den edozein adin edo nazionalitateko parte hartzaileri dago irekia. Ikasketa burutzeko berau ematen den hizkuntza guztiz menderatzea beharrezkoa izango da.

Bi beka ezartzen dira, 1.500 eta 1.000 eurotakoak, hurrenez hurren. Musikenen Goi Mailako Konposizio Titulazioan matrikula egina duten ikasleek izango dute saria jasotzeko aukera. Bekak helburu dituen ikasketak 2018/2019 ikasturtean egin beharko dira.

Eskaerak aurkezteko epea urriaren 30ean amaitzen da.

Informazio osoa eta oinarriak hemen