SGAE taldeak Batzar Orokorra egingo du uztailaren 30ean 08/uzt./2020
Erakundearen historian lehen aldiz, bazkide guztiek izango dute botoa emateko eskubidea

Bazkideen borondatearen mende jarriko dira 2019ko kontuak eta kudeaketa-txostena, Kultura Ministerioak eskatutako estatutu-aldaketak eta CISACek eskatutako erregelamendu-aldaketak

Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiko Zuzendaritza Batzordeak joan den ostiralean, uztailak 3, egindako bileran Batzar Orokorra uztailaren 30ean egitea erabaki zuen. Erakundearen historian lehen aldiz, bazkide guztiek, gaur egun 120.000 baino gehiagok, botoa emateko eskubidea izango dute. Parte-hartze mailak SGAEko errealitatearen ikuspegi anitza eta adierazgarria emango du, berorren esparru edo talde profesionalen oreka kontuan hartuta.

Erakundeak bazkideen borondatearen mende jarriko ditu aurreko ekitaldiko kontuak eta kudeaketa-txostena. Halaber, Kultura eta Kirol Ministerioak maiatzaren 25eko estatutuen onarpenean eskatutako aldaketak aintzat hartuko dira. Bide batez, erakundea eguneratzeari dagokionez Egile eta Konpositoreen Sozietateen Nazioarteko Konfederazioak (CISAC) eskatutako erregelamendu-aldaketei buruz ere erabakiko dute bazkideek.

Estatutuen aldaketei dagokienez, helburua bazkideari malgutasun handiagoa ematea da, alegia, bere eskubideen kudeaketan eta bere obren erabilera ez-komertzialerako lizentziak ematean. Era berean, bazkideen baldintza-berdintasuna sustatu nahi da, beren obren bolumen administratua dena delakoa; aldaketek halaber, Batzar Nagusiak Zuzendaritza Batzordeari buruzko erabakiak hartzeko orduan duen boterea handitu nahi dute; eta erakundearen eskubideen banaketan eta baliabide ekonomikoen kontrolean eraginkortasuna areagotu nahi dute.

Bestalde, CISACek erakundearen barne-araudian eskatutako aldaketek telebistan emandako musikari dagozkion eskubideei eragiten diete. Beren banaketan ekitate handiagoa eta oreka hobea lortu nahi dute, bilketaren eta banatutako eskubideen arteko trazabilitatea optimizatuz, orain indarrean den poltsen banaketa berriak ahalbidetuko lukeena. Gardentasunaren, guztion onuraren eta eraginkortasunaren printzipioak aplikatuz, neurri horien helburua erakundearen funtzionamendua kudeaketa kolektiboaren nazioarteko arau eta estandarretara egokitzea da.

Zuzendaritza Batzordeak ekimen multzo hori onartu du eta Batzar Nagusiaren esku utzi ditu; beraz, orain SGAEko bazkideek berretsi beharko dituzte Batzar Nagusian, bere gobernu-organo gorenean, uztailaren 30ean. Erakundea eguneratzeko eta berritzeko beharrezkoa den lehen mugarria izango da, eta urriaren 22an administrazio organo guztietarako hauteskundeak egingo dituzte, prozesua bukatuz. Hala, SGAEk aurrera egin du gobernu arduradunak zehaztutako etapa berri batean, kudeaketaren eraginkortasunean, jardunbide egokietan, sozietate ahizpen konfiantza berreskuratzean eta Espainiar Estatuko eta Europako lege-esparruan ezarritako kudeaketa-estandarretan.