Arte Eszenikoen Max Sarien XXIII. edizioko finalistak 12/mai./2020
Zanguango Teatro, Barsanti eta Kukai Dantza konpainiak, eta Iñaki Rikarte eta Fernando Bernues zuzendariak, euskal ordezkaritza ditugu finalisten artean

Sari-emaria datorren irailaren 7an ospatuko da Malagako Cervantes Antzokian

Arte Eszenikoen Max Sarien batzorde antolatzaileak, gaur, 2020ko maiatzaren 12an, prentsa ohar honen bidez, aditzera eman ditu  XXIII. edizioan lehian izango diren 19 kategorien finalistak. SGAE Fundazioak antolatutako sarien helburua gure Antzerki eta Dantza profesionalen talentua suspertzea eta saritzea da, baita denboraldiko ikuskizunak sustatzea ere.

Epaimahaiaren bilera 2020ko apirilaren 30ean egin zen bide telematikoz. Edizio honetan izena eman duten 386 ikuskizunetatik 159 hautagai izan dira. Horietatik 35 ikuskizun azken fasera iritsi dira, guztira 60 finalista bilduz. Hauen artean Barsanti Konpainia eta Zanguango Teatro euskal taldeak ditugu, Kale Gorrian/Deshaucio eta Al otro lado lanekin, hurrenez hurren, Kale ikuskizun Onenaren Sarirako finalistak; bide batez, Kukai Dantzak Gauekoak lanarekin Dantza ikuskizun Onenaren Sariari eusten dio. Bestalde, Iñaki Rikarte aktore eta zuzendari arabarra Eszenako zuzendari Onenaren Sarirako finalista dugu Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionaleko El desdén con el desdén lanagatik, eta Fernando Bernués donostiarrak, Espazio eszenikoko diseinu Onenaren Saria eskura dezake Kukai Dantzaren Gauekoak-en kokapenagatik.

Arte Eszenikoen XXIII. Max Sarien irabazleak irailaren 7an jakinaraziko dira Malagako Cervantes Antzokian egingo den ospakizun-galan, Malagako Udalaren laguntza medio.  

Lehiaketarako 19 hautagaitzez gain, 3 sari berezi emango dira: Ohorezko Max Saria, Arte Eszenikoen ekarpenagatik, banaketagatik eta defentsagatik pertsona baten ibilbidea bereiziko duena; Max Afizionatua edo Izaera Sozialeko Saria, integrazioaren eta gizarte-proiekzioaren aldeko proiektuak biltzen dituena eta Arte Eszenikoei ekarpen bikaina egiten dieten konpainia afizionatuak biltzen dituena; eta Publikoaren Max Saria, ikusleen kopuru handiena lortzen duen ikuskizunari emango zaiona, #VotaMax online aplikazioaren bidez.

Azken urteotan, Arte Eszenikoen Max Sariak sektorearen erreferente gisa finkatu dira, gero eta jarraitzaile gehiago lortu dituzte eta mota guztietako eta lurralde ezberdinetako konpainien interesa piztu dute Estatu mailan. Azken edizioa 2019ko maiatzaren 20an egin zen Valladolideko Calderón Antzokian. 3.000 profesional inguruk parte hartu zuten. 359 ikuskizunek eman zuten izena.

1998tik SGAE Fundazioak antolatuta, Max Sariak, Joan Brossa (Bartzelona-1919/1999) poeta eta artista plastikoak diseinatuko eskultura ikur, eta hura gerraosteko Estatuko artearen kolektibo berritzaileetako baten bultzatzailea izanik, gure Arte Eszenikoen arloko aitorpenik zabalena bihurtu dira urte hauetan.

Arte Eszenikoen Max sarien XXIII. edizioaren batzorde antolatzailea Arte Eszenikoen arloko ospe handiko profesionalek osatzen dute, honako hauek, hain zuzen ere: Juan Luis Mira antzerkigile eta zuzendaria, SGAE Fundazioko Arte Eszenikoen zuzendari instituzionala; Oscar Castaño 'Garbitxu', antzerkigilea, zuzendaria eta Euskadiko SGAE Lurralde Batzordearen presidentea; Paloma Pedrero, antzerkigile eta zuzendaria; eta Zuzenbide Handiko Elkargoaren ordezkaritzan, Eduardo Galán antzerkigile eta ekoizlea, Yolanda García Serrano eta Alfonso Zurro antzerkigile eta zuzendariak, eta, Daniel Doña dantzagile eta dantzaria.