Premiazko aldaketarik ezean Max Sariak 2020ko irailaren 7an ospatuko dira 06/mai./2020
Arte Eszenikoen XXIII. Max Sarien banaketa ekitaldia ekainaren 29rako aurreikusita zegoen Cervantes Antzokian

Joaquin Casanova eta Elisa Ramos La Maquiné taldeko erantzuleak arituko dira galaren zuzendaritzan, Entzutearen artea ardatz

SGAE Fundazioak, Malagako Udalarekin eta Cervantes Antzokiarekin koordinazioan, Arte Eszenikoen Max Sarien XXIII. ediziorako data aldaketa iragarri du gaur, gure antzerkigintza eta dantzako profesionalen talentuaren aitorpen handiena diren sarien erantzule gisa. Ekitaldia 2020ko ekainaren 29an egitekoa zen eta irailaren 7ra arte atzeratuko da, premiazko aldaketarik ez badago.

Atzerapenak agintariek ikuskizun publikoak egiteari eta pertsonen zirkulazio askeari ezarritako murrizketei erantzuten die, Covid-19 mehatxuaren aurkako prebentzio-neurria bezala. Zuzeneko ikuskizunak egiteko egungo ziurgabetasunaren aurrean, eta Malagako Udalarekin eta Cervantes Antzokiarekin etengabeko elkarlanean, Max Sarien Batzordeak hurrengo edizioa atzeratu beharra ikusten du, une oro, sariak eta bilduko den publikoaren, artisten eta langileen antolaketari lotutako pertsona guztien segurtasuna bermatzeko.

Entzuteko artea, XXIII Max Sarien leloa

La Maquiné Granadako konpainiak zuzenduko du XXIII. edizio berri hau. Entzutearen artea lelo nagusi eta ardatz, “ekitaldia bizi garen gizartearen gaineko hausnarketa bat izango da, alegia, etengabe bonbardatzen gaituzten zarata, teknologia eta estimuluek kutsatua aurrera egiten duen gizarteari buruzkoa", Joaquin Casanova eta Elisa Ramos La Maquinéko zuzendarien hitzetan. “Desagertzeko arriskuan” den isiltasunaren aldarrikapena era bada, nonbait, kanpoko zein barneko isiltasuna.

Lehen aldiz, Malagako Cervantes Antzokian

Lehen aldia da Max Sarien sari-emaria, izaera ibiltariko sariak izanik, Malagan ospatzen dela, hots, Malagako hiriburuko antzerki kulturaren ikur den Cervantes Antzokiaren 150. urteurrenean.

Max Sarien izaera ibiltari hori dela-eta, 23 ediziotan zehar Estatuko hainbat antzokitan izan dira. Honakoarekin, bost aldiz aukeratu dute Andaluzia antzerkiko eta dantzako profesionalei egindako aitorpen hauen egoitz gisa, hots, 2000. urtean Sevillako Maestranza Antzokian, 2008an hiri bereko Lope de Vega Antzokian, 2011n Kordobako Gran Teatro Antzokian, eta, 2018an, Sevillako Cartuja Center CITE delakoan.

3 sari berezi eta 19 kategoria lehian

Estatu mailako arte eszenikoen saririk entzutetsuenak XXIII. ediziora iritsi dira, 19 kategoria lehian direla eta beren hiru sari bereziei eutsiz: Ohorezko Max saria, Arte Eszenikoen ekarpen, entregu eta defentsagatik pertsona baten ibilbidea nabarmenduko duena; Max Sari Afizionatua edo gizarte-izaerakoa, hau da, integrazioaren eta proiekzio sozialaren aldeko proiektuak biltzen dituena (ArteEszenikoei ekarpen bikaina egiten dieten konpainia afizionatu batek jasoko duena); eta, Publikoaren Max Saria. Sari honek, hirugarren urtez jarraian, Max sarien XXIII. edizioan lehiatzen diren hautagai guztien artean Arte Eszenikoen zaleentzat denboraldi honetako ikuskizun gustukoena aitortuko du. Epea 2020ko maiatzaren 20ra arte dugu zabalik eta bozka prozesua #VotaMax izeneko online eta mugikor aplikazioaren bitartez bideratzen ari da. #VotaMax eskuragarri dago Max Sarien web orrian, Android eta iOS-en.

Max Sariei buruz

SGAE Fundazioak 1998tik antolatzen ditu Max Sariak. Joan Brossa (Bartzelona, 1919/1998) olerkari eta artista plastikoak diseinatu zuen saria, alegia, gerraosteko arte kolektibo berritzaileetako baten bultzatzailea. Sari hauek Espainiar Estatuko arte eszenikoen arloko aitorpenik zabalena dira, gero eta jarraitzaile gehiago dituzte eta mota guztietako konpainien interesa pizten dute. Azken edizioan, 2019ko maiatzaren 20an Valladolideko Calderon Antzokian ospatua, 3.200 hautagaitza profesional eta 359 ikuskizun aurkeztu ziren.

Arte Eszenikoen Max Sarien XXIII. edizioaren Batzorde Antolatzailea honako hauek osatzen dute: Juan Luis Mira, SGAE Fundazioko Arte Eszenikoen zuzendari instituzionala; Oskar Castaño 'Garbitxu' (Euskadiko SGAEren Lurralde Batzordeko presidentea) eta Paloma Pedrero antzerkigleak; SGAEko Eskubide Handiko talde profesionalaren honako kideak: Eduardo Galán eta Yolanda García Serrano; eta, Alfonso Zurro antzerki zuzendaria zein Daniel Doña dantzagilea, azkenik.