SGAE Fundazioak sarrera libreko 14 antzezlan argitaratu ditu 23/api./2020
Liburuaren Nazioarteko 2020 Egunean ematen den ekimena dugu

‘Teatroautor Exprés’ lelopeko bildumaren testuak irakurleen esku dira bere web orrian

Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, SGAE Fundazioak antzerkia maite duten guztiak gonbidatzen ditu Teatroautor Exprés izeneko azken deialdietan aukeratutako lanak irakurtzera. Lan horiek erakundeak argitaratzen ditu eta bere webgunean daude eskuragarri.

14 tituluren promozio-edizioak dira: Víctor Almazánen Sashimi de riñón, Mafalda Bellidoren Chucho, María Cárdenas eta Xavo Giménezen Qué pasó con Michael Jackson, Arantza Coeloren TheRoomToBe, Marta Galán Salaren Accions de resistència, Daniel J. Meyerren A.K.A (Also Known As), Juanma Pinaren Sidra en vena, Luis Quinterosen María, llena eres, Queral Rieraren Aquí, Verónica Serradasen Breakin barrio, Jacobo Julio Rogerren José Antonio y Federico, Jesús Torresen Puños de harina, Manuel Veigaren Siempre a la verita tuya eta Jan Vilanova Claudínen Oscuridad.

Esaterako, Daniel J. Meyerren A.K.A (Also Know As) obrak, Autore errebelazio Onenaren Max Saria irabazi zuen 2019an, eta Mafalda Bellidoren Chucho lana, kategoria eta edizio berean finalista gisa kokatu ondoren, aurtengo Max Sarietan Errebelazio Ikuskizuna atalean hautagai dugu.

Berrien artean ere, Marta Galán Salaren Accions de resistència izenburua katalanez argitaratu da, SGAE Fundazioaren ekintzen buru den hizkuntza-aniztasunarekiko errespetuaren beste adibide bat, gure dramaturgia Espainiar estatuko edozein hizkuntza ofizialetan sustatzeko eta zabaltzeko egiten den apostua, alegia.

'Teatroautor Exprés' bildumari buruz

SGAE Fundazioak Teatroautor Exprés argitalpen-serieari hasiera eman zion 2013an, berriki estreinatu diren antzerki-testuak sustatzeko, zabaltzeko eta hainbat muntaketa errazteko asmoz. Saltzen ez den bilduma da, paperezko eta pdf euskarriko edizioz osatua. Guztira, 250 aleko tirada fisikoak, titulu bakoitzaren egilearen eta profesionalen, kritikoen, akademikoen eta arte eszenikoen sektoreko agenteen artean banatzen direnak.

Orain arte, SGAE Fundazioak 50 antzerki-testu baino gehiago argitaratu ditu bilduma honen baitan. Besteak beste, Antonio Rojano, Ana Graciani, Pablo Remón, José Padilla, María Velasco eta Jordi Casanovas antzerkigileen obrak, hain zuzen ere.

Informazioa eta pdf liburuak