SGAE Fundazioak Diego Vasalloren emanaldi bat aukeratu du online eskainiko dituen hamaika saioen artean 22/api./2020
Emanaldi zati guztiak Youtubeko kanalean dira entun eta ikusgai indarrean dugun itxialdi-epean

SGAE Fundazioak erabiltzaile guztien esku jarri berri du Madrilgo Berlanga Aretoan urtero izaten diren musika-une batzuetarako sarbide librea. Itxialdiaren zehar Youtubeko bere kanalaren bidez eskuragarri dauden 11 kontzertuen zati sorta bat da, kulturaz gozatzen jarraitzeko asmoz eskainiak, konfinamenduak aurrera egiten duen sasoi honetan ere.

#LaSalaBerlangaEnCasa lelopean, Diego Vasallo donostiarraren emanaldi une bat dugu horien artean; bide batez, Club del Rio, Alejandro Pelayo, Travis Birds, Micky y Los Colosos del Ritmo egileen kontzertuen laburpenak; The Limboos, Alondra Bentley eta Candelerosen familia-kontzertuak; bi errezitaldi, zartzuela matinal bat eta Zinema Mutua; eta horrekin guztiarekin batera, musika eta hitzez jorratutako beste emanaldi bat ere, César Pop, Benjamín Prado eta Joe Eceizaren eskutik.

2016an, Diego Vasallok Baladas para un autorretrato lana aurkeztu zuen Berlanga Aretoan. Duncan Dhurekin batera musikaren historian ezinbesteko parte hartzen duten letren egilea izateaz gain, bakarkako ibilbide nabarmenagatik azpimarragarria da ere Vasalloren lana: Cabaret Pop taldearekin, hiru disko ditu, eta bere izen propioarekin, zazpi.

Joan den martxoaren 15erako aurreikusita zegoen eta alarma egoeraren ondoren bertan behera geratu zen kontzertu batean, Vasallok Las rutas desiertas izeneko azken lana aurkeztera zihoan Donostiako Antzoki Zaharrean, zeinarekin bost kontzertuko bira bat aurreikusita zuen.

Informazio gehiago