Rafael Berrio egile donostiarra hil da 01/api./2020
SGAEko bazkide, musikagile eta letragilea, 100 lan baino gehiago erregistratu zituen, 1995ean gure erakundeari atxiki zitzaionetik

Musikari, interprete edo konpositore baino gehiago, Rafael Berrio (Donostia, 1964-2020) olerkari genuen. Euskadin inork ez ditu deskribatu berak bezala bizitzako kalezulo ilunak. Atzo arratsaldean, Joserra Senperenak, bere azken bi diskoen ekoizleak, bere heriotzaren berri eman zuen Twitterren. Sortzaile donostiarra 56 urterekin hil zen berrogeialdiko astearte gris, hotz eta ezohiko batean, gaixotasun larri baten ondorioz.

Estatuko underground eszenako musikaririk ospetsuenetakotzat jotzen zen, 80ko hamarkadan hasitako lan bati esker, SGAEn erregistratutako 104 musika-konposizio edota letrekin, 9 disko - azken 4ak bakarka 2005etik aurrera- eta, hauen artean, ziur asko, guztien artean osatuena eta hoberen kritikatuena, hots, Niño Futuro, 2019an argitaratua (irudian).

UHF taldearekin kaleratu zuen lehen diskoa, 1981ean. Bere bigarren taldearekin, Amor a traición, beste bi disko sinatu zituen 90eko hamarkadan, eta beste bi Deriva izenarekin 2001 eta 2005 artean. 2005etik aurrera, beste lau disko argitaratu zituen, bakarka baina Joserra Senperena lankide, lagun eta ekoizlearen eskutik: 1971 eta Diarios 2010ean eta 2013an, Paradojas 2015ean eta iazko Niño Futuro aipatua, alegia, bizitza bera bezala, sorpresa, alaitasun, kolpe eta desengainuz beteriko ibilbide peto bati urrezko saria.

Euskadin bere musikaz gozatzeko aukera ondo baino hobeto izan genuen, baita berak mirestutako abestien bertsioekin ere, IZAR&STAR musikaldiaren baitan non SGAE kolaboratzaile gisa ageri den. Berriok behin baino gehiagotan jardun zuen, berrinterpretazioaren kategoria perfekziotik gertuko eskala batera igoaraziz.

Azken hilabeteetan bere osasun egoera okertu egin zen, eta, ondorioz, ezin izan zion bere lanari ekin, betidanik propioa zitzaion profesionaltasun eta zorroztasunez.

SGAEk deitoratu egiten du galera handi hau, eta doluminak eman nahi dizkie senide eta lagun guztiei.