SGAEk egile ahulenei aholkua emango die Covid19ak eragindako egoerari aurre egiteko laguntza publikoei buruz 20/mar./2020
SGAEk koronabirusaren pandemiaren ondorio ekonomikoengatik kaltetuenak diren sortzaileekiko konpromisoa indartzen du horrela

Telefonoz eta posta elektronikoz erantzungo zaie bazkideei, eskuragarri dauden laguntza publikoetan sakontzeko

Pilar Jurado presidenteak Kultur Ministeritzari telefonoz ageri dio Covid19aren krisia dela-eta egileen kolektiboari propioak zaizkion behar ekonomiko eta ardurak

SGAEk, bazkideei laguntzeko konpromisoa hartuta, indartu egin ditu ekonomikoki ahulenak diren sortzaileentzako aholkularitza zerbitzuak, koronabirusaren krisia dela eta. Ekimenaren helburua da egungo osasun-larrialdiaren ondorioz mobilizatzen ari diren laguntza publikoak ulertzen laguntzea eta, kasu bada, dagozkien administrazioei eskaera prozesuan bidea argitzea.

Estatuko administrazio orokorra, martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren bidez, autonomia erkidegoak eta udalak, krisi honen ondorio ekonomiko eta sozialak arintzeko neurri orokorren ildoak egituratzen ari da. Laguntza horien kopurua, haien konplexutasuna eta egile-lanaren ezaugarri bereziak kontuan hartuta, beharrezkoa da aholkularitza bat ematea, nonbait egileak orientatzeko, batez ere baliabide gutxien dituzten eta gehien lagundu behar ditugun pertsonak, jakin dezaten eskuragarri dauden laguntza guztietatik zein aukera izan eta zein administraziorengana jo dezaketen.

Aholkularitza horren bidez, SGAEko Gizarte Arloak bere sortzaileekiko konpromiso soziala indartu nahi du, zailtasun handiko une batean, alegia, antzokiak, kontzertu-aretoak, diskotekak, lokalak erabat itxita eta mota guztietako ekitaldiak bertan behera utzita dauden honetan.

Zerbitzu hori telefonoz eta posta elektronikoz emango da, eta, horrela, SGAEk krisi honen hasieratik ezarri zuen telelanaren programa beteko da, langileak, bazkideak eta bezeroak elkar babesteko neurri gisa.

2019an SGAEko Gizarte Arloak 800 pertsona baino gehiago artatu zituen bere programen bidez. Tartean gizarte-larrialdietarako laguntzak, etxebizitza ordaintzeko laguntza edo material optikoa eta entzumen-materiala erosteko laguntzak bideratu zituen.

Aurrekaririk gabeko erronka baten aurrean gaude, guztion aldetik aparteko konpromisoa eskatzen duena. Horregatik, SGAEk joan den ostegunean, martxoaren 12an, gutun bat bidali zien administrazio nagusiei, Pilar Juradok sinatuta, egileentzako eta editoreentzako neurri zehatzak diseinatu beharra dagoen une honetan; alegia, krisialdi honen eragin ekonomiko izugarria arintzeko gai direlakoan, kulturaren sektorearen biziraupena mehatxatuta dagoen une honetan.

Aurreko ostegunean, SGAEren presidentea dugun Pilar Juradok telefonoz hitzegin zuen Kultur Ministeritzarekin, Rodríguez Uribes titularra eta bere taldea burutzen ari den agente kulturalekin elkarrizketen testuinguruan. Hizketaldi horretan ekimen honen berri eman zuen Jurado presidenteak eta, bide batez, hainbat proposamen luzatu zituen, horiek guztiak Covid19ak gure kolektiboan pairatuaraziko dituen ondorio ekonomiko ezkorrak saihesteko bidean plazaratuak. Izan ere, seilabeteko %60 sarrera gutxiago aurreikusten dira gune kulturalen eta programazioen itxiera dela eta. SGAEk bere gain hartu du lankidetzaren konpromisoa eta Ministeritza zein administrazio publikoen esku jartzen du une hauetan eman dezakeen ezaguera teknikoa.