SGAE Fundazioaren parte-hartzea duen Txikijazz ekimena aurkeztu da gaur Donostian 12/uzt./2018
Kursaal terrazan eta Tabakalera Kutxa Kultur-en gauzatuko da aurten seigarrenez, uztailaren 27tik 29ra, 53 Heineken Jazzaldiaren programazio osoaren baitan

Informazio gehiago: www.txikijazz.eus

Musikarako sarbidea eta ikus-entzule berriak sortzeko ezagutza dira familientzako 6. Txikijazz-aren ardatz nagusiak, Miguel Martinek, alegia 53 Heineken Jazzaldiaren Zuzendariak, gaur goizean Donostiako Kutxa Kultur gunean prentsaurrekoan aditzera emandakoaren arabera. Gertu izan du prentsa agerraldian SGAEren euskal Batzordearen kidea dugun Aitor Furundarena, erakunde honen ordezkaritzan.

Familietara zuzendutako Txikijazz jaialdiaren 6. edizioa, kultura musikala eta jazza sustatzeko bere betiko helburuari eutsiz, 2018ko uztailean ospatuko da berriro, hilaren 27tik, ostirala, 29a arte, igandea, goizeko ordutegian, 11:00etatik 14:00etara, 6 kontzertu eta 21 jardueraz eratutako programarekin. Txikijazz Big Band-a izango da, sendoturik, jaialdiaren proiektu izarra, aurten, hirugarrenez.

Aukera berri honetan Kutxa Kultur dugu Txikijazzaren antolaketan parte hartuko duen antolatzaile berria, egunero 4 jarduera programatzeaz gainera, Txikijazz jaialdiaren agertoki berri bihurtu baitu bere egoitza, Kursaalaren terraza gunearekin bat eginez. Jaialdiak iraungo duen 3 egunetatik, uztailaren 28ko (larunbata) programa, oso-osorik, Tabakalerako 4. solairuan eskainiko da. Lehen aldiz, bai kontzertuak eta bai jarduerak Kutxa Kulturren plaza honetan ospatuko dira; beraz, agertoki bat gehiago du jaialdiak hirian.

Miguel Martin-en aburuz, "aurtengo edizioko 6 emanaldiak tematikoak izango dira". Piano, saxofoi, klarinete, tronpeta, gitarra, baxu, kontrabaxu, bateria eta ahotsek "jazz, soul, swing eta blueseko proiektu musikalei emango diete bizia, errepertorio bariatua eta adierazgarria osaturik".

Kontzertuen artean, nabarmentzekoak dira Bruce Barth Triok emango duena; berorretan, pianistak jazzaren eremura darama The Grateful Dead taldearen obra, non pianoa maite dutenek gozatu ederra hartuko duten; Derek Brownen emanaldian, musikariak modu bitxi eta berezian erabiliko du saxofoia, emankizun, bakana, sormenez betea eta guztiz erakargarria eskainiko duelarik; eta Andrzej Olejniczak Quartetek, berriz, jazzaren erritmoetara egokituko du Chopinen musika. Gainera, Ispirits eta Les Fous tokiko taldeek ahotsa protagonista izango duten proiektuak eskainiko dituzte.

Azken buruko bikain gisa, Txikijazz Big Bandak emango dio amaiera eskaintza musikal honi. 2018an beste entzunaldi-prozesu bat egin ostean, 12 piezako errepertorioarekin igoko zaigu banda agertokira (formaziorako berariaz egindako moldaketekin), Javier Pérez Rouco eta Iban Gurrutxagaren zuzendaritzapean, musikari profesionalak eta Donostiako Musika eta Dantza Eskolako irakasleak biak. Ekimen honen aitzindaritzan mantentzen dira bi musikariak duela 3 urte proiektua sortu zenetik eta eurak izan dira epaimahaikide 2018ko entzunaldietan.

Aurtengoan Txikijazz Big Bandak 41 talentu musikal gazte bildu ditu, 10 eta 14 urte bitartekoak. Programaren arabera, maiatzeko eta ekaineko entzunaldien ondoren, banda Zurriolako Terrazan hilaren 29an interpretatuko dituen piezen entseguak egiten ari da uztail honetan zehar.

Kontzertuez besteko jarduerak

Txikijazz 2018 programako jardueren xedea adingabeak musikara hurbiltzea eta erakartzea da. Helburu horiekin, aurtengoan aipatzekoak dira Music Apps tailerrak (Dj Makalaren eskutik), pertsonaren garapenerako dantza eta musika tailerrak (Fnac Kids Club), frantsesez abestekoak (Lacunza), eta paper ebakizko instrumentuen sorkuntza (Kutxa Kultur), zeinari esker musika-instrumentuen formak eta diseinuak baloratzen eta ezagutzen ikasiko baitute adingabeek.

Music Apps tailerren kasuan, antolatzen diren bigarren aldia da. 2016ko Txikijazzen egin ziren lehen aldiz, eta aurten berriro irakatsiko dute nola erabili daitezkeen musikako app-ak nork bere pieza propioak sortzeko eta kudeatzeko. Bi adin-segmentutara zuzenduta daude, 6-9 urte artekoentzat eta 9-12 artekoentzat. Parte hartzeko sarrera hartu behar da www.txikijazz.com edo www.donostiakultura.eus helbideetan, edota Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.

SGAE Fundazioa jaialdiaren antolakuntzakide da, besteak beste, Donostiako Udala, Donostia Kultura eta Heineken Jazzaldiarekin batera.