Ignacio Casadok Campos Antzokia zoriondu du, SGAE taldearen papera aldarrikatuz 11/mar./2020
SGAE Euskadiko zuzendariak Bilboko Udalarekin sinatu zuen akordioa ospatu du, "kulturgune enblematiko bat hiriarentzat berreskuratzeagatik"

Campos Eliseos Antzokia ikuslegoarentzat berriro ireki zela 10 urte betetzen diren jardunaldian, Ignacio Casadok bere zorionak gehitu nahi izan dizkio azken egunotan eman diren zorionei.

Lehen 6 urteetan espazioko zuzendaria izateaz gain, Iñaki Azkuna hiriko orduko alkatearekin batera zaharberritzea ahalbidetu zuen akordioaren sustatzaileetako bat izan zenak, gogorarazi du Bilboko Udalak eta SGAEko zuzendaritzak 2003an sinatutako akordioari esker errealitate bihurtu zela "hiria eta haren ingurua kulturgune enblematiko bat berreskuratu izatea, 1992tik ia ezerezean zegoena".

Casadoren aburuz, "ezaugarri hauetako espazioen berreskurapenean erreferente teknologikoa izan den obra bat" aurrera eramatea adostu zuten bi erakundeek. 10 urteren ondoren, etengabeko mantentze eta kudeaketa egokiarekin, "abangoardiako eredu izaten jarraitzen du Antzoki honek".

Era berean, SGAE Euskadiko zuzendariak eskerrak eman dizkie 2010eko martxoaren 11tik areto hauetatik pasa diren milaka ikusleei, gunearekiko duten konpromisoagatik eta leialtasunagatik ez ezik, baita erakundeko bazkideekiko eta berorien sormen-gaitasunarekiko ageri duten konpromisoagatik ere; izan ere, "haien lana egile-eskubideari lotuta dago", nabarmendu du, "eta hau funtsezkoa da gure herri eta hirien kultur-garapenerako".

"Hastapenetako zailtasunen gainetik", esan du Casadok, "publiko eta poltsiko guztientzako programazio bat eraikitzea lortu genuen, gaur egungo publikoaren arrakastarako oinarri izan diren lan-ildo eta zikloekin". Horregatik, SGAEko arduradunak bere burua zoriondu eta zoriondu du, halaber, bonboneraren programazioaren egungo lagapen-hartzailea, Klemark Espectáculos S.L., 2017ko irailetik abian dagoena.

Casadok ziurtzat eman du Campos Antzokiak aniztasuna mantenduko duela publiko guztientzako programazioaren ezaugarri gisa, "beti ere gure egileek beren obra erakusteko leku egokia izaten jarrai dezan pentsatuz". Bestalde, hautatutako ordezkaritza-organo gorenak, Euskadiko SGAEko Lurralde Kontseiluak hain zuzen ere, egungo ustiapen-hitzarmenaren jarraipena egingo du, dagokion bezala.