Publikoaren Max Saria bozkatzeko epea abian jarri du SGAE Fundazioak 10/mar./2020
#VotaMax aplikazioa aktibatu da 2020ko maiatzaren 20ra arte

Arte Eszenikoen edozein zalek bere ikuskizun gogokoenaren alde bozkatu dezake Max Sarietarako 159 hautagaien artean

Arte Eszenikoen Max Sarien Batzorde Antolatzaileak, SGAE Fundazioaren bitartez, Publikoaren Max Sarirako bozketa-epea irekiko dela aditzera eman du. Sari honek, hirugarren urtez jarraian, Max sarien XXIII. edizioan lehiatzen diren hautagai guztien artean Arte Eszenikoen zaleentzat denboraldi honetako ikuskizun gustukoena aitortuko du.

#VotaMax mugikor eta online aplikazioak gaurtik aurrera erregistratuko ditu puntuazioak, eta 2020ko maiatzaren 20ra arte egongo da indarrean. Sari berezi horri esker, antzerkia maite dutenek antzerki, dantza, musika edo lirika, kale, errebelazio eta haurrentzako, gazteentzako edo familientzako 159 ikuskizun hautagai kalifikatu ditzakete (1etik 5era).

#VotaMax eskuragarri dago Max Sarien web orrian, Android eta iOS-en. Aitortza horrekin, Max Sariek Arte Eszenikoen garapenerako ikuslegoaren rola aldarrikatu nahi dute. Parte-hartzaile guztien artean bi lagunentzako bidaia bat zozkatuko da -sarrera, joan-etorria eta ostatua-, Max Sarien XXIII. ediziora ikusle gisa joateko. Sari berezi hori Ohorezko Max Sariari, Izaera sozialeko Max Afizionatuari eta 19 kategoriei gehituko zaie, eta bozkatzeko epeak amaitu ondoren argitaratuko da.

Max Sariak banatzeko gala ekainaren 29an egingo da Malagako Cervantes Antzokian, Malagako Udalaren, Malagako Cervantes Antzokiaren eta INAEM erakundearen laguntzarekin, eta SGAEren jaiotzaren 120. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan kokatuko da, hain zuzen ere.

Lehen aldiz, Malagako Cervantes Antzokian

Lehen aldia da Max Sarien sari-emaria, izaera ibiltariko sariak izanik, Malagan ospatzen dela; alegia, Malagako hiriburuko antzerki kulturaren ikur den Cervantes Antzokiaren 150. urteurrenean.

Max Sarien izaera ibiltari hori dela-eta, 23 ediziotan zehar Estatuko hainbat antzokitan izan dira. Honakoarekin, bost aldiz aukeratu dute Andaluzia antzerkiko eta dantzako profesionalei egindako aitorpen hauen egoitz gisa, hots, 2000. urtean Sevillako Maestranza Antzokian, 2008an hiri bereko Lope de Vega Antzokian, 2011n Kordobako Gran Teatro Antzokian, eta, 2018an, Sevillako Cartuja Center CITE delakoan.

Max Sariei buruz #Max 2020

SGAE Fundazioak 1998tik antolatzen ditu Max Sariak. Joan Brossa (Bartzelona, 1919/1998) olerkari eta artista plastikoak diseinatu zuen saria, alegia, gerraosteko arte kolektibo berritzaileetako baten bultzatzailea. Sari hauek Espainiar Estatuko arte eszenikoen arloko aitorpenik zabalena dira, gero eta jarraitzaile gehiago dituzte eta mota guztietako konpainien interesa pizten dute. Azken edizioan, 2019ko maiatzaren 20an Valladolideko Calderon Antzokian ospatua, 3.200 hautagaitza profesional eta 358 ikuskizun aurkeztu ziren. Aurtengo edizioan jada 386 ikuskizunek eman dute izena.

Estatu mailako arte eszenikoen saririk entzutetsuenak XXIII. ediziora iritsi dira, beren hiru sari bereziei eutsiz: Ohorezko Max saria, Arte Eszenikoen ekarpen, entregu eta defentsagatik pertsona baten ibilbidea nabarmenduko duena; Max Sari Afizionatua edo gizarte-izaerakoa, hau da, integrazioaren eta proiekzio sozialaren aldeko proiektuak biltzen dituena; eta, azkenik, Arte Eszenikoei ekarpen bikaina egiten dieten konpainia afizionatu batek jasoko duena, funtsean, online aplikazio honen bidez publikoaren boto gehien lortzen duen ikuskizunari emango zaiona. Aurtengo edizioan, La Maquiné antzerki konpainiak zuzenduko du "El arte de escuchar" lelopean garatuko den ekitaldia.

Arte Eszenikoen Max Sarien XXIII. edizioaren Batzorde Antolatzailea honako hauek osatzen dute: Pilar Jurado, SGAEko presidentea; Juan Ramon Arnaiz, SGAE Fundazioko presidentea; Juan Luis Mira, SGAE Fundazioko Arte Eszenikoen zuzendari instituzionala; Fermin Cabal, Oscar Castaño 'Garbitxu' (Euskadiko SGAEren Lurralde Batzordeko presidentea) eta Paloma Pedrero antzerkigleak; eta, SGAEko Eskubide Handiko talde profesionalaren honako kideak: Eduardo Galán, Yolanda García Serrano eta María Pagés, batetik, eta Alfonso Zurro antzerki zuzendaria zein Daniel Doña dantzagilea, bestetik.

SGAEko 120. urteurrena

2020a oso urte berezia da SGAErentzat, 120. urteurrena ospatzen jarraitzen baitu. 1899an Vital Aza, Miguel Ramos Carrión, José Francos Rodríguez, Tomás López Torregrosa, Joaquín Valverde y Sanjuán (Quinito Valverde), José López Silva, Eugenio Sellés, Eusebio Sierra, Ruperto Chapí eta Sinesio Delgado egileek Sociedad de Autores Españoles (SAE) sortu zuten, eta 1932an SGAE izena hartu zuen. Sortzaileen elkarte horren asmoa arte eszenikoen, musikaren eta ikus-entzunezkoen egile eta editoreen jabetza intelektualeko eskubideak babestea eta kudeatzea zen. Helburu berberarekin eta 120.000 bazkide baino gehiagorekin, Espainiako lehen egile-elkartea da, Europako bosgarrena eta munduko zortzigarrena, 13 milioi obratik gorako errepertorioa kudeatuz.

Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiaren 120. urteurreneko mugarrietako bat Max Sarien XXIII. edizioa dugu. Malaga Estatuko arte eszenikoetako sari garrantzitsuenen zeremoniarako esparru ezin hobea bilakatu da, eta Cervantes Antzokiak, gainera, 150 urte bete ditu. Bere historian zehar primerako antzokia izan da SGAEko bazkideen lanak eta, denera, kultura iberoamerikarraren baitan sortzen direnak zabaltzeko. Bi erakundeak sortu eta bi mende geroago, beharrezkoa da gure sortzaileen talentua eta haien lanak gizartearen garapenerako duen garrantzia aldarrikatzea. Horren adibide ona Benito Pérez Galdós izan da, 1905ean SGAEko presidente izandakoa, bere mendeurrena ere ospatzen ari garela. Pérez Galdós presidentea funtsezko egilea izan zen eta Estatuko geografia osoan zehar jarduera-programazio zabala antolatzeko bultzada eman digu: 2020a egile-urtea da.

Informazio gehiago