SGAEk Bingo Jokoaren Enpresari Organizazioen Espainiar Konfederazioarekin hitzarmena sinatu du

Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak (SGAE) eta Bingo Jokoaren Enpresari Organizazioen Espainiar Konfederazioak (CEJ) elkarren artean 1999az geroztik zuten kolaborazio hitzarmena sinatu berri dute. Sektore honen enpresariek SGAE taldeak kudeatzen duen errepertorio musikal eta ikusentzunezkoa erabili ahal izango dute, hemendik aurrera, negozioei zalantzarik gabe balore kualitatiboa emango dien lizentzia bakar batez bidez. Tarifak sinpleagoak izango dira honenbestez eta Konfederazio horren barruan diren kideek bonifikazioak aprobetxatu ahalko dituzte, beti ere, egile eskubideen ordainketagatik zorrik ez badute.

Erabateko elkarrizketa prozesua burutu dute azken hilabetotan erakunde biek. Hitzarmena horren emaitza da eta epe ertainera egonkortasuna dakar, izan ere, indarrean izango da 2019 urte osoan eta luzagarria izango da urtero. Lizentzia bakarra ezartzeaz gain, akordioak kasino eta bingo guneetan ematen diren errepertorio erabilera berriei erantzungo die, era horretan, egile eskubideen ordainketari segurtasuna emanez. Alde biek, elkarrizketa prozesuan kudeaketa errezteko, ezbeharrezko trabak kentzeko eta kostuak jeisteko lan egin dutela aitortu dute.  

Helburu amankomunak

Carlos López Sánchez, SGAE taldearen Idazkari Nagusia izan da hitzamenaren sinaduran. Bere esanetan, “hitzarmenak akordioaren aldeko gure apostu etengabea aintzat jartzen du, SGAE errepertorioaren erabileraren bidean elkarrizketa, normaltasuna eta segurtasuna ezarriz”.

Fernando Luis Henar Pérezek, Enpresari Elkarteen Espainiar Konfederazioaren aldetik, bestalde, “akordioaren estabilitatea” goraipatu du, eta, honekin batera, “tarifen arrazionalizazioa eta norbanakoaren errealitateen aitorpena” ere aldarrikatu ditu.

Lan akordio berriak sustatuz

SGAE taldeak antzerako hainbat akordio edo hitzarmen indarrean ditu dagoeneko, horien artean, lurralde eta udalerrien elkarteekin, ostalaritza eta errestaurazio elkarteekin, komertzio, hipermekatu, biltegi eta gaueko aisia kudeatzen duten erakundeekin edo ikuskizunen ordezkari teknikoen ordezkaritzarekin. Helburua akordio berriak sustatzea da, lan ildo eta estrategia amankomunak indartuz, SGAEren erreperorioaren erabilera errezteko, bermatzeko eta eraginkortzeko, kudeaketa kostuak aurreztearen eta gatazkak saihestearen etengabeko apostuan.

Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusia (SGAE) berorren zuzeneko bazkideen jabego intelektual eskubideen defensa burutzen duen izaera pribatuko kudeaketa entitate bat da, 120.000 baino gehiago, guztira (autoreak, musika argitaratzaileak eta oinordekoak). Lan-talde sortzaile horren obrek ematen dituzten autoretza eskubideak (komunikazio publikoan, erreprodukzioan, banaketan, eraldaketan eta kopia pribatuan) jasotzea eta banatzea du helburu, baita horiek guztiak nonahi bermatzea ere, obren erabilerarako legez beharrezkoak diren baimen edo lizentziak bideratuz.

Espainia eta Latinoamerikako lehen kudeaketa erakundea dugu, Europan boskarrena eta mundu osoan zortzigarrena. Autore eta Argitaratzaileen etxeak 1899az geroztik dihardu. Musika, antzerki, dantza eta ikusentzunezko lanen artean gaur egun darabilen errepertorioa hamar milioi obra baino gehiagokoa da.