SGAE Fundazioak Telebista-serieak Sortzeko VII. Laborategian hautatutako 6 proiektuak aditzera eman ditu 13/ots./2020
Joana Ortueta bilbotarra hautatuen artean dugu, Fernando Cámara, Juanpe Galvez, Matías García, Rodrigo Martín Antoranz, Pedro García Ríos eta Martín Suárez gainerako kideekin batera

Alberto Macías gidoilari eta ekoizleak ikaslegoaren zuzendaritza bere gain hartuko du, proiektu garapenean, sei hilabetez

SGAE Fundazioak zazpi egile hautatu ditu Telebista-serieak Sortzeko Laborategiaren VII. edizioan parte hartzeko: Joana Ortueta bilbotarra La Sirena gidoiarekin; Fernando Cámara (La Herencia); Juanpe Gálvez (Qué bien se te ve para lo jodido estás); Matias García (Umbra Dei); Rodrigo Martín Antoranz eta Pedro García Ríos (Demokracia); eta Martín Suárez Gente guapa gidoiarekin.

Alberto Macías buru duen epaimahai batek, non Ana Muniz Da Cunha, Daniel Corpas, Diego Sotelo eta Zebina Guerra gidoilariak bildu izan diren, parte hartu duten 6 lanak aukeratu ditu, jatorrizko 112 proposamen aztertu ondoren.

Hautatuek sei hilabetez garatuko dituzte proiektuak SGAE Fundazioak Madrilen duen egoitzan, Alberto Macías gidoilari eta ekoizlearen babespean. Prozesuan zehar, lan kolektiboko bilerak egiten dira egileen eta ekoizlearen artean, hain zuzen ere, beren obrak bateratzeko. Gainera, Fundazioak 5.500 euro emango dizkio hautatutako bakoitzari.

SGAEko bazkideei zuzenduta, SGAE Fundazioko Sorkuntza Laborategiek sei hilabetetan zehar beren testuak garatzeko aukera eskaintzen diete hautatuei. Telebista Serieak Sortzeko Laborategia 2014an hasi ziren sorkuntza-laborategietako bat da, alegia, sorkuntza sustatzeko eta lankidetza-esperientziak eta sortzaile garaikideen arteko ideia-trukea bultzatzeko. Telebista Laborategiari Zinema Gidaliburuaren Laborategia, Antzerki Idazketaren Laborategia eta Koreografia Sortzeko Laborategia gehitu zaizkio, guztiak, SGAE Fundazioak bultzatuta.

Joana Ortuetari buruz

Joan Ortueta (Bilbo, 1980) Valentzian eman ditu lanean azken urteak. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da eta bi master ditu Zinema eta Telebistako gidoigintzan. Gidoilari gisa hamar urtetik gorako esperientzia du, fikzio serietakoa batez ere. Lanbidearen fase guztietan egin du lan: argudioak, eskaleta, elkarrizketa eta koordinazioa. Telebistan egindako lanetako batzuk dira Servir y proteger (TVE); Yo Quisiera (Divinity); edo Flipante Noa (Disney Channel), besteak beste. Film luzeen, film laburren eta dokumentalen gidoilari gisa idatzi ditu El hombre que embotelló el sol, En el enjambre (El bien común), Víctimas (La Comisión) - SGAE-EDAV Irakurketa Dramatizatuetarako hautatutako proiektua izanik - eta Las zapatillas de Laura, Sitgeseko Zinemaldiko Méliès d 'Or sarirako izendatua.

La Sirenaren gidoiak zera kontazten du, alegia, Nines, "La Sirena" bezala ezagutzen den pertsonaiak, nonbait turismoaren bidea irekitzen duela 1953ko Espainian, bere mugak irekitzea erabakitzen duen herrialde diktatorial eta autarkikoa izanik. Ninesek berak abian jarritako hotela askoren lehena izango da. Talka kultural eta kontraesan politiko ugarien gorabeheren gainetik, turismoa urrezko arrautzen oiloa bezala irudikatzen da, eta negozio guztiak birbideratu egiten dira garaiko Espainia gris horretan hainbeste behar diren dibisak bereganatzeko. Proiektuak bizitza ulertzeko bi modu dituen herrialde bat aurkezten du: aldaketei uko egiten diena, alegia tradizioei eta ohiturei eusten diena; versus horiek martxan jartzen dituen herria edo gizartea, modernitatea besarkatuz.

Informazio osoa
Estreineko sesioaren irudiak hemen