SGAE eta SPAIN NIGHTLIFE taldeek diskoteka-tarifen gaineko akordioa sinatu berri dute
Hitzarmen berria indarrean izango da 2019ko urtarrilaren 1etik 2028ra

Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusia (SGAE) eta gau-asiaren patronala ordezkatzen duen SPAIN NIGHTLIFE taldeek diskoteka, jai-areto, dantza-areto, kontzertu-areto eta izaera bereko edo antzerako guneetan indarrean diren tarifa aplikarrien gainean Estatu mailako akordioa sinatu berri dute.

Hitzarmena José Luis Benítez, SPAIN NIGHTLIFE patronalaren presidentea, eta Carlos López, SGAE taldearen idazkari orokorraren aldetik gauzatu da gaur, asteazkena, Madrilen. Akordio berriaren arabera, tarifak indarrean izango dira 2019ko urtarrilaren 1etik 2028ra.

Erakunde biek elkarrizketaren defensa egin dute, bientzat, hori izan baita ezinbesteko tresna interes amankomunak uztartu ahal izateko. Horiek defendatzearen helburuarekin Batzorde Misto bat eratu da zeinaren baitan 2021, 2024 eta 2027 urteetako tarifak, testuinguru ekonomiko aldakorraren arabera, etengabe aztertuak izango diren. SGAE eta SPAIN NIGHTLIFE taldeek akordioa indarrean sartu baino lehen biltzea erabaki dute, aplikazioak dakarren prozesu informatikoaren integrazioa eman bezain pronto, alegia. Halaber, bitartekaritzari esker, batzorde horrek gerta daitezkeen litigio judizialak ekidingo ditu, harreman eta aplikazio segurua bermatuz, autore eskubideak aitortuz eta baldintza ekonomikoak etengabe adostuz.

Akordioarekin pozik agertu dira erakunde bien ordezkariak. Autore eta Argitaratzaileen elkartearen idazkari orokorrarentzat “hitzarmena oso garrantzitsua da”. Carlos Lópezen ustez, “bien arteko elkarlana eta laguntza ahalbidetuko du eta horrek autore sortzaile eta  eskubideen erabiltzaile guztien arteko onura dakar”, izan ere, azpimarratu du, “musika oinarrizko elementua da negozio mota hauen etorkizun eta garapenerako”.

Lan akordio berriak sustatuz

SGAE taldeak antzerako hainbat akordio edo hitzarmen indarrean ditu dagoeneko, horien artean, lurralde eta udalerrien elkarteekin edo ikuskizunen ordezkari teknikoen erakundeekin. Helburua akordio berriak sustatzea da, lan ildo eta estrategia amankomunak indartuz, SGAEren erreperorioaren erabilera errezteko, bermatzeko eta eraginkortzeko, kudeaketa kostuak aurreztearen eta gatazkak saihestearen etengabeko apostuan.

Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusia (SGAE) berorren zuzeneko bazkideen jabego intelektual eskubideen defensa burutzen duen izaera pribatuko kudeaketa entitate bat da, 120.000 baino gehiago, guztira (autoreak, musika argitaratzaileak eta oinordekoak). Lan-talde sortzaile horren obrek ematen dituzten autoretza eskubideak (komunikazio publikoan, erreprodukzioan, banaketan, eraldaketan eta kopia pribatuan) jasotzea eta banatzea du helburu, baita horiek guztiak nonahi bermatzea ere, obren erabilerarako legez beharrezkoak diren baimen edo lizentziak bideratuz.

Espainia eta Latinoamerikako lehen kudeaketa erakundea dugu, Europan boskarrena eta mundu osoan zortzigarrena. Autore eta Argitaratzaileen etxeak 1899az geroztik dihardu. Musika, antzerki, dantza eta ikusentzunezko lanen artean gaur egun darabilen errepertorioa hamar milioi obra baino gehiagokoa da.