Kepa Junkerari omenaldia egingo dio Tradicionàrius Nazioarteko Folk Jaialdiaren 33. edizioak 09/urt./2020
SGAE Fundazioaren elkarlanarekin, Tradicionàrius 2020 urtarrilaren 10etik apirilaren 3ra ospatuko da Bartzelonan

SGAE Fundazioak atzo Bartzelonako Gracia auzoko Centre Artesà Tradicionàrius (CAT) delakoan aurkeztutako Tradicionàrius Nazioarteko Folk Jaialdiaren 33. edizioan parte hartzen du. Urtarrilaren 10etik apirilaren 3ra, Tradicionàrius 2020k 49 talde zein artista eta 70 jarduera baino gehiago programatu ditu. Bide batez, 14 lan diskografiko eta 11 ikuskizun aurkeztuko dira. hori guztia, SGAE Fundazioaren laguntzarekin.

Aldiz, Tradicionàrius-en edizio hau Kepa Junkera euskal bazkide eta egileari egindako aitorpena bezala aurkeztu da, konpositore, musikari eta jaialdiko kide handia, alegia, ezin izango dena bertan egon, baina bai bere musika.

Tradicionàrius ekimenaren lehen kontzertua Kepa Aurrera lelopeko musikaldia izango da, hau da, bi zati ezberdinetan banatutako kontzertua, musikagile eta interprete bizkaitarra berreskuratzeko begirada argiarekin. Urtarrilaren 10ean izango da, 22:00etan, konde-hiriko Plaça de la Vila i CAT gunean.

Kontzertuaren lehen zatiak Junkerarekin Katalunian aritu diren musikariak izango ditu buru: Josep-Maria Ribelles, Ballaveu, TXEK, El Pont d 'Arcalís, Guillem Ballaz & Marta Rius eta Guillem Anguera. Bigarren zatian, Gaizka Project nazioarteko taldeak bere ikuskizuna aurkeztuko du, Galiziako, Euskal Herriko eta Kataluniako musika tradizionalen proposamena duguna, ikuspegi garaikide batetik landua. Ialma galiziarra, Iñaki Plaza euskal egilea ere eta Manu Sabate zein Ciscu Cardona katalanak dira proiektuaren protagonistak, aukera honetan.

Tradicionàrius 2020k folk musika nabarmentzen du, herrialdeko aldaketei irekitako sorkuntza-espazioa gisa. Programazioak unean uneko berrikuntzak eta kultura eta gizarte-joera berriak xurgatzen dituzten ikuskizunak biltzen ditu, baita diziplina anitzeko proposamenak ere. Lehiaketak, hala ere, musika tradizionalaren sorkuntzaren eta interpretazioaren esparruan musikarien lanari ikusgarritasuna emateko sorrerako helburuari leial jarraitzen dio.

Kepa Junkera eriondo da 2018ko abenduan Belgikan pairatu zuen iktusa dela eta. 54 urteko musikari bilbotarrak hogei bat disko argitaratu ditu eta lau hamarkada inguru daramatza trikitixaren sonoritateak fusiorako tresna gisa dituen aukerak ikertzen eta sakontzen.

Informazio gehiago