Smile getxotarrek azken diskoa aurkeztuko dute SGAE Fundazioaren 'b minúscula' musikaldian 11/abe./2019
John Franks britainiarra buru duen taldeak 'Happy accidents' lana taularatuko du datorren abenduaren 15ean, Madrilgo Berlanga aretoan

SGAE Fundazioak b minúscula zikloa antolatzen du, alegia, familientzako zuzeneko kontzertuen erakusketa, Berlanga Aretoan (Andrés Mellado kalea, 53. Madril. Prezioa: 3 €. Sarrerak salgai leihatilan eta entradas.com webgunean) hilero igande batean.

Erakundeak Smile hirukotearen zuzeneko emanaldiarekin agurtuko du urtea. Getxotarrek Happy accidents diskoa aurkeztuko dute igande honetan, abenduak 15, 12:00etan.

Lan honetan, John Franks britainiarra buru duen taldea estilo berri batekin berpizten da, bere esentzia, ahatik, inolaz ere galdu gabe. Smile garaikideago eta itsaskorrago aurkezten zaigu; erritmo dantzagarriagoekin eta gaztelaniazko lehen sartu-irtenarekin. "Istripu zoriontsu" horrekin mezu baikorra botatzen dute bizkaitarrek, inoiz ez delako berandu ametsak gauzatzen saiatzeko.

SGAE Fundazioak rock, folk, swing edo pop generoak txikienengana hurbiltzeko asmoa du musikaldi honekin. Kontzertu-ziklo honen bi edizioetan, La Bien Querida, Billy Boom Band, Alondra Bentley, Maga, The Imperial Surfers, Fetén Fetén, Bigott, Anaut, The Limboos, Julián Maeso, Candeleros, Mastretta, The Pinker Tones eta Marem Ladson taldeek parte hartu dute, besteak beste.

Smile taldeari buruz

Smile John Franks (Getxoko britainiarra) musikagile eta abeslaria buru duen hirukotea da, Ferdy Breton (baxu-jotzailea) eta Javi Gonzalezekin (bateria) batera. Bere abentura musikala 2007an hasi zen estreineko lan batekin: Painting the sun one color. Geroago, All roads lead to the shore (2011) iritsi zen, zeinentzat bigarren gitarra-jotzaile bat sartu zuten, izaera rockeroagoa ekarri zuena. 2012an, Seasides argitaratu zuten, bost abestiko EP digitala, euren bideoklipekin batera, eta izugarrizko oihartzuna lortu zuen sare sozialetan. Urtebete geroago, Out of season (2013) bere hirugarren diskoa atera zuen, Quiksilverren Drop in Studion grabatu zuena Donibane Lohizunen (Frantzia), Saul Santolariarekin batera berau taldekide sendoa bilakatuz. Egun, hausnarketa aldi baten ondoren, bide berri bati ekiten diote, lehen aldiz, 10 urteko harreman estuaren ondoren rocketik aldentzen dena. Happy accidents oso disko dantzagarria da, orain arte konposizioan eta ekoizpenean egindakoaren desberdina. Orain arte, ingelesez abestu izan dute beti. Oraingoan, espainolera sartu dute.

Zikloari buruz

Musikan ez dago nota txikirik, ezta ikusle txikienik ere. Horren froga ditugu publiko zorrotzenetako batentzat zuzeneko emanaldiak: haurrak. SGAE Fundazioak b minúscula kontzertu zikloa eskaintzen du, eta, horren bidez, hilean behin, rock & roll, folk eta pop doinuz betetzen da Berlanga aretoa, Madrilen, txikienen gozamenerako, baina baita laguntzaileen gozamenerako ere. Ziklo dibertigarri eta askotarikoa dugu; gramatika akustiko hutsa, musika abezedario bat, guztira, zeinak letra xehez idatzi arren, melodia kolosalak ekartzen dituen.