Ikuslegoaren 2018 Max Saria. Adrián Novellaren 'Joc de xiquetes' lana, Valentziako Bullanga taldea

Arte Eszenikoen Max Sarien Antolakuntza Batzordeak Ikuslegoaren Saria Joc de xiquetes (Neskato jokoa) antzezlanari emango dio. Adrián Novellak idatzia eta bere zuzendaritzapean, antzezlanak errealitatean du oinarri eta ikuslegoaren integrazioa bilatzen du. Bullanga antzerki taldearen kide dugu egile valentziarra.  Ohorezko Saria eta Afizionatu edo Gizarte Izaeraduneko Sariarekin batera, Ikuslegoaren Sariak Max ekimenaren hiru sari berezien multzoa osatzen du. Lehian, bestalde, 19 kategoria dira.

Maiatzaren 29 arte, Max Sarien web orriaren eta beste aplikazio baten bidez, 5.000 pertsonek baino gehiago bozkatu dute gustukoen antzezlanen alde, horretarako bi hilabeteko epea izan dela.

Joc de xiquetes muntaia errealitate bilakatu duten egile eta antzezleek ekainaren 18an jasoko dute euren saria, izan ere, Sevillako Cartuja Center CITE gunean ospatuko da azken jaialdi eta sari emaria, SGAE Fundazioaren eskutik, Sevillako Udala, Sevilla Turismo, INAEM, Cartuja Center CITE bera eta Ernst & Young entitateak lagun. Hori izango dugu, hain zuzen ere, XXI. edizio honen sari emariaren lekuko.

Errealitatean oinarri

Adrián Novellaren lanaren interpretazioan Miquel Arnau, Resu Belmonte, Vicent Domingo, Gemma Taberner, Ariana Higón eta Jorge Valle antzezleak aritu dira. Bullanga taldeak berak Joc de xiqueteskomedia garratza bezela ikusten du lana, errealitatearen gertakari batean inspirazio iturria izan duena. Muntaiak zera salatu nahi du: egungo gizartearen hiperkomunikazioaren nagusitasuna, pertsonen arteko beharrezko komunikazioaz harago, teknologia berriek nonbait bideratu egin dutena eta berauen erabileraren arriskuak, gizabanakoen identitatea eta ohorea tartekatzen denean.

Hiru sari berezi

Maiatzaren 3an aditzera eman bezala, 21. Max Arte Eszenikoen Sarien epai-mahaiak hautatu ditu dagoeneko finalista guztiak, Maxi Rodríguez buru, eta, berorrekin batera, Antonia Bueno, Juli Disla -SGAE Fundazioaren Arte Eszenikoetarako Erakunde Harremanen Zuzendaria-, Carmen Dólera, Albert Mestres, Diana de Paco eta Eduardo Pérez Rasilla autoreak. 395 ikuskizun aurkeztu dira, 137k hautagai gisa aurrera egin dute, baina, horien artean soilik 37 azken fasera igaro dira. Guztira, 57 finalista kategoria ezberdinetan. Horietatik 9 euskal finalistak dira (edo euskal jatorriduneko ekoizpenak).

Sari-emaria ekainaren 18an dugu, Sevillako Cartuja Center CITE delakoan. Aurreko ediziotan emandakoari jarraituz, 2018ko Arte Eszenikoen Max Sari hauetan lehian diren 19 kategoriez gain, beste hiru gaineratzen zaizkie: Ohorezko Max Saria (José Sanchís Sinisiterra antzerkigile eta zuzendariari dagoeneko iragarria); Max Afizionatua edo Gizarte Izaeraduna (Danza Mobile Sevillako taldeari emango zaiona eta iragarria ere); eta, Ikuslegoaren Sari hau, 2018an.

Aurten lehen aldiz Ikuslegoaren Max Saria abian jarri da zeinaren bidez ikuslegoak bere ikuskizun gustukoen alde bozkatzerik izan duen. 2018an Sevillako Udalaren laguntza ezinebesteko eta aipagarria izan da. Berritasun hau antolakuntza batzordeak enkargatu duen online aplikazio mugikor baten garapenari esker eman da: #VotaMax. Honen bitartez 1 eta 5 puntu arteko puntuazioan sartzerik izan dira lehian izan ditugun 88 ikuskizun guzti-guztiak, alegia, antzerkia, dantza, musika, liriko, kale, errebelazio, haurrentzako, gazte edo familientzako modalitateetan. Bozka epea maiatzaren 29an itxi zen eta bozkarako #VotaMax izeneko aplikazioa estekatutako zenbait web orritan eskuragarria zen, alegia, hiru ziren aukera hori eskeintzen zuten guneak: Max Sarien web orria bera, Android eta iOS webguneak. 5.000 pertsonek baino gehiago hartu dute parte.

20 urte abian

1998az geroztik, Arte Eszenikoen Max Sariak SGAE Fundazioaren eta SGAE beraren ekimena dira, eta herrialdeko antzerkiko zein dantzako profesionalentzat onespen handiena dira, lankideak eurak direlako hautesleak. Gerra osteko artearen berrikuntzari ekin zion Jon Brossak, olerkari eta artista plastiko gogoratuak (Bartzelona 1919-1999), diseinatutako mozorrodun sagar ospetsuetako bat eramateko aukerak indarrean dira.