Soundie 2018 - Deialdia zabalik
Inskripzio epea urriaren 8an amaitzen da

La Cúpula Musicak antolatuta, indarrean dugu Soundie 2018 hirugarren deialdia, nazioarteko zein nazioarteko bideoklipen kalitatea saritzen duen Bartzelonako nazioarteko lehiaketa.

Bideoklipak egiten dituzten errealizadore eta ekoizleak ditu ardatz, baita diska etxeak eta artista independienteak ere, beti ere, ikusentzunezkoan abestiren bat grabatzerik izan badute (gehienez 9 minutuko luzapenean). Inskripzio epea urriaren 8an amaitzen da.

Ikuslegoak bozkatutako Sariaren kasuan ezik, epai-mahai profesional batek gainontzeko saridun guztiak aditzera emango ditu, 2018ko azaroaren 10ean, Bartzelonako Estrella Damm Lantegi Zaharrean ospatuko den jaialdi baten baitan.13.000 euro dira saritan, 6.000 metalikoan eta 7.000 ikusentzunezko ekoizpen zerbitzutan.

Aldez aurretik hautatuak izango diren lanak aditzera emango dira urriaren 24tik aurrera, ekimenak duen web orriaren bitartez.

Informazio gehiago eta inskripzioa