Ikusentzunezko egilearen sormena industriaren ezinbesteko bektore gisa aldarrikatuko da ‘Gidoigileen VI bilgunean’ 11/aza./2019
Elkarretaratzea Bilboko Azkuna Zentroan burutuko da, 2019ko azaroaren 14tik 16ra, SGAE Fundazioaren laguntzarekin

ALMA gidoigileen sindikatua, batetik, eta, bestetik, FAGA Gidoigile Profesionalen Elkarteen Foroa biltzen dituen Encuentro Ikusentzunezko Gidoigileen Elkarteak antolatuta, industriaren garapenerako horren premiazkoa den ikusentzunezkoaren egileen ezinbesteko lana aldarrikatuko da Gidoigileen VI bilgunean. Bertatik eta Estatuko beste hainbat lekutik gureganatuko diren profesionalen elkarrataratze hau Bilboko Azkuna Zentroan emango da, besteak beste, SGAE Fundazioa eta SGAE Euskadiko Lurralde Batzordearen laguntzari esker, azaroaren 14tik 16ra.

Hamaika jardunaldi aurreikusi dira. Azaroaren 14ean, 17:30etik aurrera, Joxe Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendariek eztabaidari ekingo diote, bere azken filma, La trinchera infinita, Donostiako 67. Zinemalditik pasa eta gero, eta urriaren 31n zine areto guztietan estreinatua izan ondoren. Lehen mailako profesionalek hartuko dute parte hiru egunetan zehar, tartean, Helena Taberna, Daniel Sánchez-Arévalo, Mona León Siminiani, Virginia Yagüe, Verónica Fernández, Beto Marini, Pedro Rivero, Javier Olivares, Pepe Coira, Verónica Viñé edo José A. Pérez Ledo.

Aditzera emango diren zioen artean ere, azaroaren 15ean, 16:00etatik aurrera, Antonio Onetti Ikusentzunezko Sailaren presidente-ordeak SGAE taldean, berriki erakunde honen baitan ikusentzunezkoaren bazkideen eskariak asetzeko eratu den dibisioari buruz hitzegingo du. Eraginkortasuna, bizkortasuna prozesuen kudeaketan eta profesionaltasunean sakontzea bilatzen da eta, erabateko teknikarien lanari esker, Fabia Buenaventura egun Ikusentzunezkoaren Gerentearen zuzendaritzapean, Zuzendaritza Orokorraren eskutik, helburu horiek gauzatu nahi du SGAEk barne mugimendu honekin. Izan ere, 12.000 bazkide zuzendari, gidoigile eta ikusentzunezkoaren musikagile biltzen dira bertan, alegia, maila honetan ematen den Estatuko errepertorioaren %85, eta, horiei guztiei zerbitzu integral, autonomo, espezializatu eta oso kualifikatua eskeini nahi zaie.

INSTANTÁNEA Erresidentzia

Elkarretaratzea hasi baino bi egun lehenago, azaroaren 12tik aurrera eta 16a arte, Alberto Marini egilearen zuzendaritzapean INSTANTÁNEA Erresidentzia garatuko da SGAE Euskadiko Lurralde Batzordeak Bilboko Campos Eliseos Antzokian duen Aretoan (Bertendona kalea 3 Bis, 5. solairua).

Erresidentzia intentsiboa izango da INSTANTÁNEA lelopeko bilgune hau non genero poliziala, thrillerra, beltza eta fantasitikoa uztartuko den. Espainiar nazionalitatea edo Estatu espainarrean bizi diren gidoigile profesionalek parte-hartzerik izan dute bertan, izan ere, proiektuen aurkezpen epea irailaren 15ean amaitu zen. Aurkeztu direnen arteko lau proiektu hautatuen gidoiak lantzeko aukera izango da bost egunetan zehar, Alberto Mariniren aholkularitzarekin.

Informazio gehiago