16Km laburrean Laburmetrai-Sariaren estreineko deialdia

SGAE Fundazioarekin elkarlanean, Voces Fundazioak eta Cañada Realgo Nazioarteko III. Zine Jaialdiak, 16Km laburrean Laburmetrai-Sariaren estreineko deialdia egin dute. Helburua, nahita edo nahita ez, sormen gune nagusietatik urrun mantentzen diren testuinguru sozial, ekonomiko eta kulturaletan egiten den zinea sustatzea da.

Lehiaketara aurkeztu ahalko dira SGAE kide diren egile guztiak, edozein nazionalitatekoak izanik ere. Egile bakoitzak gehienez hiru laburmetrai aurkeztu ahal izango du, edozein generokoa, beti ere gizarte-gaiekin uztarturik egonda.

Deialdiaren epea 2018ko uztailaren 31 arte zabalik da.

Ekimen honek bazterketa ekonomiko eta soziala pairatzeko arriskuan diren pertsona eta taldeak ditu abiapuntutzat, sarritan, kultur uniformea nolabait bideratzen duten sormen gune nagusi edo hegemonikoetatik urrun diren horiek. Bitarteko xumeak darabiltzatelako, lan hauek ez diote ikuslego zabalera ailegatzeari uko egiten, baina komertzialagoak diren ekoizpenek jorratzen dituzten ibilbideetan mugitzeko zailtasun itzelak dituzte, eta, ondorioz, audientzia handietan sartzeko duten erronka paregabea da.

Zinemagitzan diharduten hainbat prestigiozko artista eta zinemagilek osatuko duten epai-mahai batek Epai-mahaiaren Sariaren lan irabazlea aukeratuko dute, zergak barne 3.000 euroko dirua, hain zuzen ere. Bide batez, jaialdiaren ikuslegoak ere, sekretupeko bozka bidez, Ikuslegoaren Sariajasoko duen laburmetraia aukeratuko du. Kasu honetan, zergak barneko 1.000 euroko kantitateaz ari gara. 

Guztira, SGAE bazkideen zuzendaritza daramaten lan finalistak, SGAE Fundazioak Madrilen kudeatzen duen Berlanga Aretoan proiektatuko dira, jaialdia bukatu eta gero, data oraindik zehazteke.

Oinarriak