‘Dunia Ayaso’ 2019 Sariaren finalistak aditzera eman ditu SGAE Fundazioak 24/urr./2019
'El doble más quince’ izeneko lanarekin, Mikel Rueda gidoigile bilbotarrak sariari eutsiko dio, Jonás Trueba, Lucía Alemany, Belén Funes, Neus Ballús eta Carlos Marques-Marcet autoreekin batera

Irabazlea urriaren 26 honetan jakinaraziko da, alegia, Valladolideko Nazioarteko Zinemaldiaren 64. edizioan

SGAE Fundazioak Dunia Ayaso 2019 Sariaren finalistak aditzera eman ditu eta irabazlea urriaren 26 honetan jakinaraziko da, hots, Valladolideko Nazioarteko Zinemaldiaren 64. edizioan (SEMINCI). Sari honek duela bost urte zendutako gidoigile eta zuzendari kanariarra omendu nahi du.

Erabateko tituluak dira lehian, tartean, Mikel Rueda gidoigile bilbotarraren El doble más quince lana. Lehian ditu ere, honako gidoi-lanak: La virgen de agosto (Jonás Trueba); La inocencia (Lucía Alemany); La hija de un ladrón (Belén Funes); El viaje de Marta (Neus Ballús); eta Los días que vendrán (Carlos Marques-Marcet).

Guztira 5.000 euroko sariaz ari gara. Zine gidoia bera aitortzeaz gain, nonbait, gizartean emakumezko pertsonaien presentzia eta garrantzia bermatzen dituzten lanak sustatu nahi dira, indarrean jarraitzen duten hainbat estereotipo gaindituz, eta, emakumezkoen errealitatea, aukerak eta memoria historikoa sarritan era injustuan eraldatzen dituzten egoerak salatuz.

Larunbateko sari-emaria Silvia Pérez de Pablos egileari egokituko zaio, SGAE Fundazioaren Ikusentzunezkoaren Zuzendari instituzionala dugun heinean. Sariaren epai-mahaia osatu dute emakumezko hiru zuzendarik: Cristina Andreu (presidentea), Isabel de Ocampo eta María Miró.

Aurreko ediziotan garaile suertatu dira, 2017an Carla Simón Kataluniako zinemagilea (Verano 1993), eta Arantxa Echevarria euskal egilea 2018an, Carmen y Lola lanagatik.

Dunia Ayaso kanariar zinemagileari buruz

Gidoigilea, zine zuzendaria, Dunia Ayaso (Las Palmas, 1961, Santa Cruz de Tenerife, 2014) goi mailako hainbat lan sinatu ditu: Perdona bonita pero Lucas me quería a mí, Descongélate edo La isla interior, besteak beste. Behin betiko kide izandako Félix Sabrosorekin garatu zuen bere ibilbide profesionala. Telebistan egindako elkarlanak hainbat serie eman zituen, tartean, Mujeres edo Quítate tú para ponerme yo. Elkarren arteko azken proiektua El tiempo de los monstruos luzemetraia izan zen, Félix Sabrosok berak burutu zuen filma. Antzerkigintzan era jardun zen Ayaso. Bere sinadurapekoak ditugu Lifting, La gran depresión edo eta Las histéricas somos lo máximo.

SGAE taldearen bazkide, hamaika sari jaso zituen: Navaja de Buñuel izenekoa 2009an (TVEk emana) La isla interior luzemetraiagatik, Alberto San Juan eta Geraldine Chaplin protagonista, urteko filmarik onena gisa. Lan honekin berarekin parte-hartu zuen Ayusok 2019ko SEMINCI zinemaldian, hain zuzen ere.

Informazio gehiago