SGAE Fundazioak 'JazzEñe 2019' abian jarri du aurten seigarren aldiz 13/ira./2019
Ekimenak SGAEko kide diren egileen jazza nazioartekotzea du helburu eta 2019ko irailaren 26tik 28ra bitartean egingo da Malagan, Cervantes eta Echegaray Antzokietan, hainbat euskal talde protagonista eta tarteko

SGAEko kide diren musika-sektoreko egileak, eta, Jazz taldeak, nahiz eta SGAEko kide den egilerik ez izan, baldin eta SGAEn erregistratutako errepertorioa baliatzen badute, parte hartzerik izan dute aurtengo SGAE Fundazioaren JazzEñe honetan. Gehienez bost kide dituzten taldeak bakarrik onartu dira, tartean, María Berasarte eta De Diego Brothers zein The Machetazo euskal taldeak, Estatuko beste bederatzi taldekin, guztira, hamabi. Lehena, Pepe Riverorekin oholtzaratuko da.

Jazzarekiko konpromezuari eutsiz, hauek dira programaren helburuak: Estatuko jazza zuzenean sustatzea; Espainiako jazz talde gehiagok jaialdietan parte har dezaten lortzea; SGAEko kideentzat nazioarteko birak sustatzea; eta sektoreko profesionalak biltzea (egileak, artistak, managerrak, programatzaileak, jaialdi-zuzendariak, diskoetxeak, etab.), bertakoak nahiz gainontzekoak, elkar ezagut dezaten eta haien esperientziak truka ditzaten.

Irailaren 26tik 28ra, Malagako Cervantes eta Echegaray Antzokietan, egile eta jazz talde parte-hartzaileek kontzertuak eskainiko dituzte showcase formatuan. Entzuleen artean Estatuko jazzarekiko interesa duten nazioarteko hainbat jaialdi-zuzendari eta programatzaile egongo dira, bide batez, eta, horrez gain, SGAE Fundazioak gonbidaturiko nazioarteko jazz-jaialdietako zuzendari eta programatzaileak bildu egingo dira egileen eta taldeen managerrekin.

Aurten, Malagako Udala eta aipatutako antzokiak ditugu erakustaldiko laguntzaileak. SGAE Fundazioak aurrez aipatutako baldintzak betetzen dituen interesdun orori egin dio deialdia. Eskatutako materiala erabatekoa zen, besteak beste, egilearen CVa edo jazz taldearen ibilbidea, non lanak entzungai eta/edo ikusgai dituzten online plataformak aditzera ematea beharrezkoa zen, eta, taldearen musika-lagina duen soinu-artxiboa (MP3 formatuan).

SGAE Fundazioak Ebaluazio Batzorde bat izendatu du non honakoak parte-hartu duten: jazzean espezializatutako musika sektoreko profesionalak, programatzaileak, bai eta kudeaketa kulturaleko erakunde-ordezkariak nahiz profesionalak ere. Batzordeak JazzEñen parte-hartu duten egileaketa/edo taldeak ebaluatu eta aukeratu ditu. Hain zuzen ere, honakoez ari gara: Javier Estrella, JazzEñeren zuzendaria; Pablo Sanz, jazz kritiko eta kudeatzaile kulturala; Patricia Kraus, musikagile eta abeslaria; José Miguel Carmona, musikagile eta interpretea, SGAE jazz-lantaldearen eta erakundearen zuzendaritza batzarraren ordezkaritzan; eta Pablo García Vega, Xenia Produccionesen zuzendaria eta Portón Jazz Jaialdiaren burua. SGAEk azken honi buruzko aipamena egin nahi du, izan ere, JazzEñeren seigarren edizioa Malagan egiteko burutu duen lana primerakoa izan da.

2014az geroztik abian

Lehen edizioa Madrilen gauzatu zen 2014an. Ondoren, Valentzian eta Zaragozan ere. Azken urteotan hainbat musikarik berorien errepertorioa interpretatzerik izan dute Europako jaialdi guztietan SGAE Fundazioaren Eñe ekimenari esker. Era horretan, Chicuelo & Mezquida artistak Tokyoko Jazzaldian aritu ziren, aurretik 2017an Zaragozako Eñetik pasa eta gero. Gauza bera 2018an, Antonio Lizana, Rycardo Moreno eta Pedro el Granaíno artisten presentzia Amsterdan eta Rotterdamgo Biënalean, Eñetik igaro ondoren. Bide batez eta aipagarria ere, 2017an Jazz Amersfoort Jaialdian (Erbehereak) Camerata Flamenco Project, Nono Garcia Trío, Alexey Leon Trío eta Marco Mezquida Solo artisten presentzia Eñeri esker. Azkenik, aurreko irailean, Antonio Lizana Londresko Flamenko Jaialdian egon zen, SGAE Fundazioak Jaialdi honekin antolatzen duen programazioaren baitan.

PDF dossierra jaitsi eta artisten audioak entzun hemen