Iñigo Muguruza bazkidea hil da 05/ira./2019
Euskal rockaren sustatzailea, Kortatu, Delirium Tremends, Negu Gorriak, Joxe Ripiau edo Sagarroi bezalako taldeak sortu edo bertan parte-hartu zuen

Atzo irailak 5, osteguna, gure bazkidea Iñigo Muguruza zendu zen, gaixotasun luze eta larri baten ondorioz, 54 urte zituela. Gipuzkoarra Irungo familia sortzaile oparo baten parte zen, Fermin eta Jabier anaiekin batera, hauek ere, gure elkartearen bazkide.

80. hamarkadaren hasieratik aurrera Kortatu, Delirium Tremends, Negu Gorriak, Joxe Ripiau edo Sagarroi bezalako taldeak sortu edo bertan parte-hartu zuen, beraz, euskal rock garaikidearen ezinbesteko zutabetzat jo dezakegu Iñigo Muguruza.

Musikagile, moldatzaile, abeslari, baxu eta kitarra-jole, musikaz gain bazuen beste alde sortzailerik, izan ere, film labur bat egin zuen, Ezekiel antzeslanaren sortzailetariko bat dugu eta baita haurrentzako kontakizun liburu baten egilea ere. Negu Gorriak taldearekin, 90. hamarkadan eta Fermin anaiaren eskutik, Kortatun bezala, nazioartean arrakasta erdietsi zuen, gerora, Berri Txarrak bezalako beste talde batzuren inspirazio iturri bilakatuz, atzerrian ere zeresanik eman duten zenbait. Ondoren, Jose Ripaiu eratu zuen Jabier anaiarekin eta 2000. hamarkadan Sagarroi. 2011 urtean Lurra taldeari ekin zion. Musikagile aktiboa azken unerarte, 2017az geroztik Hiru Leike rock hirikoaren partaide genuen.

Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak doluminak agertu dizkie, dagoeneko, senitarteko eta lagunei. Goian bego.