'16Kms en corto' lelopeko laburmetraia Sarien II deialdia abian da 24/uzt./2019
Lanak aurkezteko epea 2019ko urriaren 10ean amaitzen da eta egile bakoitzak gehienez hiru lan bidali ahalko du

Informazio gehiago eta oinarriak

SGAE Fundazioarekin elkarlanean, Voces Fundazioak eta Cañada Realgo Nazioarteko Zine Jaialdiak,16Km laburrean Laburmetrai-Sariaren bigarren deialdia egin dute. Helburua, nahita edo nahita ez, sormen gune nagusietatik urrun mantentzen diren testuinguru sozial, ekonomiko eta kulturaletan egiten den zinea sustatzea da.

Lehiaketara aurkeztu ahalko dira SGAE kide diren egile guztiak, edozein nazionalitatekoak izanik ere. Egile bakoitzak gehienez metraje laburreko hiru film aurkeztu ahal izango du, edozein generokoa, beti ere gizarte edo eta ingurugiro gaiekin uztarturik badaude, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoiztuak izan badira eta gehienez 30 minutuko luzapena badute. Deialdiaren epea 2019ko urriaren 10era arte zabalik da.

Ekimen honek bazterketa ekonomiko eta soziala pairatzeko arriskuan diren pertsona eta taldeak ditu abiapuntutzat, sarritan, kultur uniformea nolabait bideratzen duten sormen gune nagusi edo hegemonikoetatik urrun diren horiek, alegia, aldaketa klimatikoaren eta krisialdi ekonomikoaren ondorio latzenak pairatzen dituzten horiek. Bitarteko xumeak darabiltzatelako, lan hauek ez diote ikuslego zabalera ailegatzeari uko egiten, baina komertzialagoak diren ekoizpenek jorratzen dituzten ibilbideetan mugitzeko zailtasun itzelak dituzte, eta, ondorioz, audientzia handietan sartzeko duten erronka paregabea da.

Zinemagitzan diharduten hainbat prestigiozko artista eta zinemagilek osatuko duten epai-mahai batek Epai-mahaiaren Sariaren lan irabazlea aukeratuko dute, zergak barne 2.000 euroko dirua, hain zuzen ere. Bide batez, jaialdiaren ikuslegoak ere, sekretupeko bozka bidez, Ikuslegoaren Sariajasoko duen laburmetraia aukeratuko du. Kasu honetan, zergak barneko 1.000 euroko kantitateaz ari gara.