Txikijazz Donostia 7. edizioaren ekimen didaktikoak aurkeztu dira 12/uzt./2019
San Telmo Museoaren goizetako jazz sesioekin batera, Jazzaldiaren baitan SGAE Fundazioak babestuko dituen programazio ildo biak ditugu

Txikijazzek egun bat gehiago luzatu du programazioa eta orain arteko hiru egunetatik laura pasako da. Horrekin batera, Txikijazz Big Bandak agur esango dio musikarien lehen belaunaldiari. Horiexek ditugu gaur goizean Donostian burututako prentsaurrekoan 7. edizioaren erantzuleek aditzera emandako berri ildo nagusiak.

2019ko uztailaren 25etik 28ra ospatuko da Kursaaleko Terrazetan eta Tabakalerako 4. solairuan dagoen Kutxa Kultur Plazaren artean. Eguerdiko saioak eskainiko dira aurten ere, 12:00ak eta 14:00ak artean; emanaldi guztiak doan eta familiei zuzenduak izango dira. Besteak beste, jaialdi honetan Kutxa Kultur (Kutxa Fundazioa) eta SGAE Fundazioa ageri dira erakunde laguntzaileen artean.

Jaialdiak iraungo duen lau egunetan jarduera plastikoak egongo dira, musika modu didaktikoan eta jostagarrian publiko berriei hurbiltzeko xedearekin. Euskaraz emango dira jarduera horiek, baina baita frantsesez eta ingelesez ere. Ikastaro didaktikoen artean aipagarri klake dantzatzen ikasteko emango dena, zeinean 5-8 urte arteko haurrek eta 9-12 urte artekoek klake dantzatzen ikas dezaketen, Larraitz Ugartemendiarekin, alegia. Bide batez, musika-tresnak sortzeko tailer batean parte-hartzeko aukera, elementu birziklagarrietatik abiatuta,  Trakamatraka taldearen eskutik, botatako gauzetatik sortutako instrumentuekin kontzertua entzungai eta guzti.

Musikarekiko hurbilketak aurrera egingo du jolas ezberdinekin. Eta, guztiarekin batera, Txikijazz Big Bandaren kontzertuak emango dio ginga 7. edizio honi. Proiektua, 10-14 urte arteko haur eta gaztetxoak hartzen dituena, 2016an jaio zen eta laugarren edizioa betetzen du aurten. Lehen urtean 10 urterekin sartu ziren musikariek parte-har dezaketen azken adina harrapatuko dute. Beraz, agur esango digute askok: proiektuaren lehen lau urteak bizi eta harekin eboluzionatu duen lehen belaunaldiko kideen agurreko emanaldia izango da. Kontzertua uztailaren 28an emango da Kursaaleko Terrazetan.

Bestalde, Dan Barrett Classic Jazz All Stars, Broken Brothers Brass Band, Makala & Jimmy Bidaurreta: Descarga Libre Seikotea eta Txikijazz Big Band taldeek kontzertuak eskainiko dituzte, jardunaldi hauei sintonia jarriko dieten taldeen izenak ditugula.

San Telmo Museoaren goizak, jazzez blai

Txikijazzaren ekimenak ez dira SGAE Fundazioak babestuko dituen bakarrak. Pasa den ekainaren 21ean Donostiako Jazzaldiaren aurkezpenaren berri eman zen. Orduan jakinarazi zenez, aurtengo programazioak betiko nazioarteko izaera mantenduko du, halaber, berton garatzen den jazzari inoiz baino gehiagoko garrantzia eman zaio. Guztira 32 euskal talde eta bakarlarik joko dute, tartean, Paul San Martín, Nøgen, Canvis, Jon Urrutia Trio, Lurpekariak, Javier López Jaso-Marcelo Escrich Quartet, Broken Brothers Brass Band, Belako edo Elkano Browning Cream taldeek.

Aurretik erabateko talde, bakarlari eta lehen mailako izarren berri emana zegoen: Zahara, Dorian, Joan Baez, Jamie Cullum, Neneh Cherry edo eskarmentuz beteriko Diana Krall, John Zorn, Joan Baez, Jamie Cullum, Sílvia Pérez Cruz eta Javier Colina nafarra. Baina aurten hirugarrenez, San Telmo Museoa eskenatoki sare zabal eta ezberdin baten ezinbesteko parte izango dugu, 16 hain zuzen ere. Eta SGAE Fundazioaren eskutik izango da.

Ohi bezala, gunea bete arteko sarrera librea izango du San Telmo Museoa-SGAE Fundazioa guneak (Zuloaga Enparantza, 1). Lau goiz aurreikusi dira, uztailaren 25etik 28ra, 11:30ean uztailak 25 eta 26an, eta 12:30ean, uztailak 27 eta 28an.

Programazio espezifiko honetan, uztailaren 25an, Patri Goialdek Miles Davis tronpetalari estatubatuar mitikoari buruzko hitzaldia eskainiko du. Goialde irakaslea dugu Musikenen. Ondoren Paul San Martin eta Lluis Colomaren kontzertua dator. Biharamuean Patri Goialdik disertazioa errepikatuko du, baina, aukera honetan, Keith Jarret goi mailako piano-jole ipar-amerikarra izango du hizpide. Hitzaldia amaitu eta gero, berriz, Jon Urrutia Trío hirukoaren txanda dugu.

Bestalde, larunbat eta igandean ez da hitzaldirik emango, bai ordea, jazz sesio edo kontzerturik: Baldo Martínez Grupo uztailaren 27an eta Nico Casal hilaren 28an, hots, San Telmo emanaldien azkena.​