'IN-EDIT SHORTS'

In-Edit nazioarteko musika-dokumental zinemagintza sarearekin bat egin du SGAE Fundazioak, Musika Dokumental Laburmetraien Lehiaketa berri bat abian jartzeko: In-Edit Shorts. 30 urte arteko gazte sortzaileei zuzenduta, Bartzelonan ikuslego gehien duen zinema jaialdi batean leiho eta laguntza ekonomiko bat izateko aukera eskeintzen die In-Edit Shorts delakoak, SGAE Fundazioaren laguntzarekin.

In-Edit Shorts-ek autoretza ereduak bilatzen ditu, gazte sortzaile berrien doaia, ikusentzunezkoaren egikera berriak, dokumental zein labur formatuetan, datozen belaunaldien ikuspuntu musikal eta artistikoei aukera emanez. Xede hauek guztiak nolabait jorratzeko asmoz, In-Edir Shorts-ek jaialdiarekiko ibilbide paraleloa darama, dinamika eta sari-emari propioarekin, zuzen-zunenean uztarturik izena ematen dion Jaialdiaren antolakuntzarekin, alegia.

In-Edit Shorts delakoan parte-hartzeko epea 2018ko abuztuaren 31n amaitzen da. Bartzelonako Jaialdiak bere 16. edizioa beteko du, 2018ko urriaren 25etik azaroaren 4ra.

Informazio gehiago eta inskripzioa