Amerika eta Europako ehun TB profesionaletik gorak bat egingo du Iruñean, ekainaren 17tik 20ra, Conecta FICTION 3 bilgunean 04/eka./2019
Akreditazio profesionalerako %50eko deskontuari eusterik izango diote SGAE taldearen bazkide guztiek

Gune propioa izango dute, bide batez, SGAE Fundazioaren TB sormen laborategiaren parte-hartzaileek

Iruñean gauzatuko den Conecta FICTION TB elkarretaratzearen hirugarren edizioa abian da. Ekainaren 17tik 20ra Baluarte Kongresu eta Auditorioaren hainbat gunetan bat egingo du Amerika eta Europako telebista-sormenaren ehun profesionaletatik goragoko talde batek, Sodena entitatearen bidez Nafar Gobernuaren, SGAE Fundazioaren eta Navarra Film Commission erakundeen eskutik, baita Baluarte bera zein Nafarroako Ikusentzunezkoaren Cluster delakoaren laguntzarekin ere (Clavna).

Aldez aurretik NAN eta bazkide-zenbakia aurkeztuz, akreditazio profesionalerako %50eko deskontuari eusterik izango diote SGAE taldearen bazkide guztiek, bide batez.

Elkarretaratzeari hasiera ofiziala eman baino lehen, 'Conecta FICTION Think Tank' deritzon jardunaldia emango da Erret Bardena eta Oliten, non 60 bat profesionalek, nazio barruko zein kanpoko hainbat ekoiztetxe eta goi mailako industriaren erantzuleek, sektorearen egoera eta etorkizunean sakonduko duten, beti ere, TB fikzioa eztabaidaren ardatz nagusia izanik. Mintegi honen konklusioak aurkeztuko dira, bestalde, Iruñeako Baluarte gunean bertan ekainaren 17an, eta, gauean, Gayarre Antzokian, Conecta FICTION 3ari hasiera ofizialaren jaialdiari ekingo zaio.

TB edukiaren industria, eztabaidaren ardatza

Geraldine Gonard aditu frantsesaren zuzendaritzapean, asteartean ekainak 18 hasita eta ostegunean ekainak 20an bukatuta, hamaika ekitaldi garatuko dira TB sormen, finantziazio eta ekoizpenaren ildoan sakondu nahian, Amerika eta Europako TB merkatuak hizpide.

Erabateko aukerak egongo dira. Batetik, esaterako, 'Caja de Ficción' gunea eskainiko du Conecta FICTION 3 honek, non sektorearen profesional esanguratsuenek elkarrizketak, eztabaidak, sinergiak eta, akaso, proiektu berrien estreineko urratsak marraztu ahalko dituzten.

Era berean hitzaldi sorta oparoa garatuko da ere Baluarte gunearen areto eta esparru ezberdinetan. Agendan izango dira telebista egitamuren pitching sesioak (serie eta miniserieak), nazioarteko koprodukzioaren nondik norakoak ('Pitch Coproseries') eta digital-serieak ('Pitch Digiseries'). Telebista-industriaren hainbat eta hainbat Zuzendari eta erantzulek egingo dute topo agenda horren baitan, tartean, La Sexta eta Lacoproductora taldeen erantzule nagusia den José Miguel Contreras, Roberto Ríos HBO taldearen zuzendaria, Corporate Vice President eta Original Production Latinoamerikan ere erantzulea, baita Miguel Salvat ere, azken hau, HBO Iberia taldeko programazio originalaren presidente-ordea.

'Branded Content' delakoa ere jorratuko da, hala nola 'Series de Ficción para Niños' lelopeko tailerra, All the Kids Entertainment taldeko Joana Carrión moderatzaile. Tailer edo ikastaro honetan parte-hartuko dute Sebastián Vibes (Viacom España) eta Daniel Gutman (360 Powwow) adituek.

Mediterráneo Audiovisual, Grupo Mediaset España taldeak ere, Marketing Science Sociograph ahokularitzaren eskutik, emozio eta komunikazioen neurketa teknikei buruz jardungo dira, berorien eragina TB serietan nonbait jorratuz.

Bestalde, aurreko Concetca FICTION ekimenean lantzen eta ekoizten hasi ziren zenbait TB serien azterketa garatuko da, besteak beste, 'Héroes Invisibles', Jarmo Lampela, Liisa Penttila-Asikainen (Finlandia) eta Sergio Gándara zein Consuelo Silva (Txile) ekoizleen beraien solasaldiarekin; 'Inés del Alma Mía', Isabel Allende idazleak berak sortutako izen bereko elaberrian oinarri duen seriearen azterketa; eta Conceta FUCTION 2n saritua suertatu zen 'Malaka' seriearena ere, egun, errodaje lanetan murgilduta.

Proiektu pitcha – SGAE Fundazioaren Laborategia

Aurten hirugarrenez, SGAE Fundazioak eremu propioa izango du. Bertan erakunde honek antolatzen duen Telebista Serien Sorkuntza-Laborategiaren bazkide eta egileek beraien lanak aurkeztu eta azaldu ahalko dituzte, azken sei hilabeteotan indarrean del Laborategiaren baitan landutako proiektuen berri emanez. Kasu honetan seigarren edizioaz ari gara eta aurtengo deialdiari jarraituz hamar bat proiektu aurkeztu dira. Horien artean batzuk errodaje fasean ditugu, esaterako, aipatutako 'Malaka' teleseriaren kasua, Daniel Corpasen zuzendaritzapean, TVEko produkzioarekin eta laster emandegi publikoaren programazio-parrilaren baitan estreinatua izango den exenplua, alegia.

Conecta FICTION elkarretaratzearen aurreko bi abaguneak Santiago de Compostelan eman dira. 2018an 20 herrialdetatik baino gehiagoko 530 bat profesionalek hartu zuten parte; programazioaren hiru egunetan zehar 2.400 bilera baino gehiago ospatu ziren – horien artean 1.327 online agendadunak – eta ehundaka milioi euroko negozio bolumena piztu zela kalkulatzen da. Gaur egun bi edizio horietan nonbait iradokitzen hasi ziren hainbat TB proiektu indarrean eta produkzio fase ezberdinetan ditugu, dagoeneko.

Conecta FICTION 3 ekimena nazioarteko merkatuetan proiektatzen da erabat, Europan eta Amerikan konkretuki; esaterako, Natpen (Miami, AEB); Berlingo Festibala (Alemania) baita Frantziako Lille eta Cannes hirietan emate diren Series Manía eta Mip Tv bilguneetan ere.

Informazio gehiago