Concha Velasco, Ohorezko 2019 Max Saria 11/api./2019
Antzerki musikalaren aitzindaria Espainian, Max Sarien Antolaketa Batzordeak interprete gisa mantendutako ibilbide oparoa eta emakumezkoen eskubideen aldeko burruka azpimarratu du

Arte Eszenikoen Max Sarien Antolaketa Batzordeak ahobetez emandako Ohorezko 2019 Max Sariaaditzera eman du, aurten, Concha Velascorentzat, Arte Eszenikoen historian funtsezko aldarria delako. Antolatzaileen aburuz, Espainiako antzerki musikalaren aitzindari eta interprete gisa mantendutako ibilbide emankorra, eta emakumezkoen eskubideen aldeko bere burruka erabat azpimarragarria da.

Valladolideko antzezleak bere hiriko Calderon Antzokian jasoko du Arte Eszenikoen Ohorezko 2019 Max Saria, 22. edizioan eta SGAE Fundazioaren eskutik. Abagunea maiatzearen 20an dugu. 2019ko sari-emarian Gaztela Leongo Unibertsitate eta Goi mailako Irakaskuntzen Fundazioa eta Valladolideko Udala dira erakunde kolaboratzaile nagusien artean. Berria ezagutu eta gero, “ilusioa eta errespetu itzela” agertu du “sariak duen esanahiagatik”, eta, are gehiago, “hainbeste eman didan eszenatoki honetan izanda”.

Concepción Velasco Varona dugu 1939an Valladoliden jaiotako artista. Bertan jaso du Hiriaren Urrezko Domina eta bertan du, bide batez, bere izena daraman kale bat. Antzezle lanetan aritu izan da azken hamarkadaotan etengabe, antzerkian, zinean, telebistan, baita dantzari eta abeslari lanetan ere. Atzean ditu 80 film eta hogeita hamar bat antzezlan, besteak beste. Ospe handiko figura maitatua dugu, guztira.

Halaber, bere sari ugarien artean bada beste Max bat ere, alegia, Hello Dolly! lanagatik 2002an Musika ikuskizun Onenari jasotakoa: “Ilusioz beterik hartzen dut Max hau. Badaukat ekoizle gisa beste bat eta hamaika aldiz finalista izan naiz, baina oraingo honetan, ohorezko saria jaso izanak garrantzi handiko aitorpena dela deritzot”.

Antzerki musikalaren aitzindaria

Askorentzat, kurrikulumean erakus dezakeen lan erregistro zabal eta anitza dela-eta, pertsonaia ikonikoa da. Ordea, antzerki musikalean egindako lanek eman zioten osperik handiena eta erreferente gisa kokatu dute. Soilik 10 urte zituela zapaldu zituen taulak lehen aldiz. Dantza espainar eta klasikoa formakuntza dauka, eta dantzari gisa lan egin zuen, bere garaian, Opera Nazional Dantza Konpainian eta Manolo Caracolen flamenko dantza-taldean.

1985an La comedia musical española programaren baitan murgildu zen, Celia Gámez buru zuen disziplina batean lehen mailako lana eginez. Gero telebistara igaro zen, hainbat saio aurkeztuz eta beste hainbatetan parte-hartuz, tartean, garai bateko Viva el espectáculo saioan. Bapatean, ostiralero, telebistaren bidez etxeetan sartzen zen, eta era autodidaktiko batean erreferente eta ikono bilakatzen zen, artista gisa ezezik, emakumezko bezala ere.

“Pasioa da niretzat antzerkia, grina, eta oholtzara igotzeak inguruan dudan guztia at uztea ahalbidetzen dit. Eta horregatik erabat eskertzen dut ikuslegoaren xarma eta nirekiko errespetua. Asko zor diot benetan!”.

Antzerkigintza musikala Espainian duela berrogei eta berrogeita hamar urte garatzeke zegoen genereoa zen. Concha Velascok nonbait generoa suspertu egin zuen. Bere hastapenetan dira Juan José Artecheren Mamá, quiero ser artista (1986) edo Antonio Galaren Carmen, Carmen (1988) bezalako lanak, azken honentzat, musa izan zela. Antzerkian berak interpretatutakoak ditugu La truhana (1992) eta Las manzanas del viernes (1999), Antonio Galarenak ere. Ekoizle lanetan, Concha Velascok Broadwayko Hello, Dolly! moldaketa musikalarekin arrakasta erdietsi zuen, berak protagonizatutakoa. 2013az geroztik Hécuba (2013), Reina Juana (2014) eta El funeral ikuskizunetan egin du lan, azken honekin oraindik ere biran, Estatu osoan zehar.

Aurreko saridunak

Aurreko urteotan honako profesionalek jaso dute Ohorezko Max Saria: José Sanchis Sinisterra (2018); Salvador Távora (2017); Lola Herrera (2016); Rosa Maria Sardà (2015); María de Ávila (2014); Ana Diosdado (2013); Julia Gutiérrez Caba (2012); José Monleón (2011); Josep Maria Benet i Jornet (2010); Miguel Narros (2009); Víctor Ullate (2008); Fernando Arrabal (2007); Pilar López (2006); José Rodríguez Méndez (2005); Francisco Nieva (2004); Alfonso Sastre (2003); José Tamayo (2002); Antonio Gala (2001); Adolfo Marsillach (2000); Antonio Buero Vallejo (1999) eta Zartzuela Antzokia (1998).

1998az geroztik, Arte Eszenikoen Max Sariak SGAE Fundazioaren eta SGAE beraren ekimena dira, eta Estatu mailako antzerki zein dantzako profesionalentzat onespen handiena dira, lankideak eurak direlako hautesleak. Gerra osteko artearen berrikuntzari ekin zion Jon Brossak, olerkari eta artista plastiko gogoratuak (Bartzelona 1919-1999), diseinatutako mozorrodun sagar ospetsuetako bat eramateko aukerak indarrean dira. TVEko 2. kateak emango ditu sariak aurten ere, zuzenean, arratsaldeko 20etatik aurrera.

Hiru sari berezi

Aurreko ediziotan bezala, 2019ko Arte Eszenikoen Max Sari hauetan lehian diren 19 kategoriez gain, beste hiru gaineratzen zaizkie: Ohorezko Max Saria, alegia, antzerkiarekiko emandakoa edo antzerkigintzaren defentsan ageritakoa saritzen duen berau; Max Afizionatua edo Gizarte Izaeraduna, alegia, integrazio eta protekzio sozialaren alde Arte Eszenikoen egikeran murgilduta bikainki dabiltzan talde afizionatuei zuzenduta; eta, Ikuslegoaren Max Saria, hots, #VotaMax izeneko online aplikazioaren bidez ikuslegoaren botua jasotzea lortzen duen ikuskizunarentzat. Kasu honetan bozka zabalik da apirilaren 30era arte.

Guztira, honakoak dira, 22. Max Arte Eszenikoen Sarien antolakuntza batzorde hori osatzen duten sortzaileak: Ana Graciani, SGAE Fundazioaren presidente gisa; Pilar Jurado, SGAE taldearen presidentea; Juan Luis Mira, Paloma Pedrero eta Oscar Castaño ‘Garbitxu’ SGAEren Euskal Batzordeko presidentea, baita, beraiekin batera ere, Eduardo Galán, Yolanda García Serrano eta María Pagés Eskubide Handiko kideak bezala.