XXII Max Sarien finalistak aditzera eman ditu SGAE Fundazioak 02/api./2019
Gorakada eta Klemark taldeak finalista guztien arteko euskal ordezkariak ditugu

Sari-emaria Valladolideko Calderón Antzokian izango da, datorren maiatzaren 20an

Honako oharraren bidez, gaur apirilak 2, XXII. Max Arte Eszenikoen Sarien Antolakuntza Batzordeakaurten lehiatuko diren 19 kategorietarako finalistak aditzera ematen ditu. Urtero lez, SGAE Fundazioak antolatzen ditu honako sari hauek eta helburua Espainia mailan Antzerki eta Dantzan diharduten profesionalen talentuari bultzada ematea da, baita sasoian diren ikuskizunak sustatzea ere.

Guztira, 358 inskribatu badira ere 119 ikuskizun hautatu dira edizio berri honetan parte hartzeko. Horietatik, azkenik, 35 ikuskizun finalera iritsi eta 57 hautagaitza finalista suertatu dira.

Finalisten artean badago euskal ordezkaritzarik, biak bizkaitarrak. Batetik Gorakada taldearenUlisesen bidaiak Haur, gazte eta familientzako ikuskizun Onenari eutsiko dio. Bestetik, Klemark Espectáculos Teatrales bi sari irabaz lezake The opera locosekoizpenari esker: Musika edo lirika ikuskizun Onena edo eta Jantzi diseinu Onena (Tatiana de Sarabia).

SGAE Fundazioa Estatu mailan Arte Eszenikoen esparruan ematen diren saririk garrantzitsuenatariko hauen antolatzailea dugu eta sari-emaria Valladolideko Calderón Antzokian izango da, datorren maiatzaren 20an. Lehian diren 19 kategoriez gain, Max Sariak ospatzen ari dira propioak zaizkion hiru sari bereziak ere mantenduz: Ohorezko Max Saria, alegia, antzerkiarekiko emandakoa edo antzerkigintzaren defentsan ageritakoa saritzen duena; Max Afizionatua edo Gizarte Izaeraduna, alegia, integrazio eta protekzio sozialaren alde Arte Eszenikoen egikeran murgilduta bikainki dabiltzan talde afizionatuei zuzenduta; eta, Ikuslegoaren Max Saria, hots, #VotaMax izeneko online aplikazioaren bidez ikuslegoaren botua jasotzea lortzen duen ikuskizunarentzat. 2019ko sari-emarian Gaztela Leongo Unibertsitate eta Goi mailako Irakaskuntzen Fundazioa eta Valladolideko Udala dira erakunde kolaboratzaile nagusien artean.

1998az geroztik, Arte Eszenikoen Max Sariak SGAE Fundazioaren eta SGAE beraren ekimena dira, eta herrialdeko antzerkiko zein dantzako profesionalentzat onespen handiena dira, lankideak eurak direlako hautesleak. Gerra osteko artearen berrikuntzari ekin zion Jon Brossak, olerkari eta artista plastiko gogoratuak (Bartzelona 1919-1999), diseinatutako mozorrodun sagar ospetsuetako bat eramateko aukerak indarrean dira, honenbestez.

Finalisten zerrenda