SGAEk Arte Eszenikoen balore unibertsala aldarrikatu du Antzerkiaren Nazioarteko Egunean 27/mar./2019
Gure erakundeak disziplina honen sustapenari eusten dio, Max, Jardiel Poncela, Haurren edo eta Nazioarteko LAM Antzerki Sariak bultzatuz

Gaur, asteazkena hilak 27, Antzerkiaren Nazioarteko eguna ospatu eta aldarrikatu egiten da mundu osoan. Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak (SGAE) bere horretan bat egiten duten dantza eta antzerkigileen sorkuntza lana goraipatu nahi du, ondorioz. Izan ere, SGAE bazkideen %8 dantza edo antzerkigileak dira (hain zuzen ere, 2018ko datuak aintzat hartuz, 116.361 bazkidetatik 9.253). Eskubide Handiko Lan-taldea osatzen dute SGAE taldearen baitan bildurik diren antzerki eta dantzagileak.

Nazioarteko eguna dela-eta, sormenaren balioa aldarrikatuz, autore eta argitaratzaileek Arte Eszenikoen aldeko apostua berretsi dute. SGAE taldeak SGAE Fundazioan du dantza eta antzerkiarekin zerikusia duten ekimenak garatzeko ezinbesteko tresna. Antzerki, dantza eta musikagile dramatikoen lana aitortzeko, 1998an MAX Sariak jaio ziren. Estatu mailan ematen den talentu multzo itzela saritzea ere bilatzen da hauen bitartez SGAE Fundazioak, esaterako, hiru sari nagusi antolatzen ditu. Helburua, urtero lez, antzerkigintza berria sustazea da, antzerki saioak eta autoreak areagotzea, eta, nonbait, sektorea aberastea da. Jardiel Poncela SGAE Saria, Haurrentzako Antzerkigintza SGAE Saria eta Leopoldo Alas Mínguez Nazioarteko Saria ditugu hiru horiek, azken hau, bisexual, trans, gay eta lesbo antzerki testuetarako. Bide batez, 2013az geroztik, Autor Exprés Antzerki bildumaren bidez, autoreek sortzen dituzten eta estreinatu berriak diren lanen promozioa bilatzen du, kritiko, antzeztalde, ekoizle, programatzaile, akademiko eta abarreko eragileen artean lanen inprimakiak banatuz.

Antolakuntza edo eta kolaborazio lanetan, SGAE eta berorren Fundazioaren bestelako ekimen batzuk dira: SGAE Autorearen Eguna Katalunian, bertoko Butaca Sariak, Entreacte aldizkaria edo Catalunya aixeca el teló ekimena; Oh Sariak Asturiasen; RBLS Antzerkia eta Gazteak elkarretaratzeak, SGAEren Irakurketa Dramatizatuak; Antzerki-idazketarako Laborategiak; nazioartean arte eszenikoak zabaltzeko indarrean diren laguntza eta bitartekoak; ikastaro eta goi mailako tailerren antolakuntza; eta, orohar, Erkidego Autonomo gehienetan lantzen, garatzen edo sustatzen diren ekimen eta sari zein laguntza guzti-guztiak, besteak beste, Euskadin bertan sustatzen direnak. Hauen artean aipagai, adibidez, Donostiako Arte Eszenikoen Jaialdia (dFERIA).

Antzerkiaren Nazioarteko Eguna (World Theatre Day) 1961an hasi zen ospatzen, Antzerkiaren Nazioarteko Institutua delako erakundearen eskutik, alegia. Geroztik, martxoak 27 dituenean, mundu osoan zehar erabateko ekimenak antolatzen dira, dantza eta antzerkigintzaren aldeko hausnarketa nolabait sustatzeko. Aurtengo efemeridearen mezu nagusia osatzeko Carlos Celdrán SGAE nazkide kubatarraren irudia aukeratua izan da (La Habana, 1963). Eszena zuzendari, antzerkigile eta antzerki irakasle errespetatua dugu bertan.