SGAE Fundazioak 2018ko Musikagile Gazteen XXIX. deia egin du
Musika-lanak aurkezteko epea 2018ko irailaren 6an ixten da

35 urtetik beherako musikagilerentzako sariak aurreikusi dira, denera, 11.700 euro

Berri gisa, aurten Espainiako Musika Gazteriarekin batera abian jarritako sari berezia dugu

Musika Difusiorako Gune Nazional eta SGAE Fundazioaren Musikagile Gazteen XXIX. deialdia abian da jadanik. Musikagintzaren profesionalen artean erabateko onarpenarekin, gazteengan musika klasiko garaikidearen sorkuntza bultzatzea bilatzen dute sari hauek, eta, bide batez, giza garapena sustatzea, musikagintza honen lengoia eta tendentzia berriak baita adierazbideak ere zabalduz.

SGAE eta berorren Fundazioaren eskutik, bere ereduan maila garrantzitsua erdietsi dute, antolakuntza egoki eta zuhurragatik batipat, baina epaile eta partehartzaileen ospe eta aitorpenagatik ere bai. Aurreko hogeita zortzi edizioak hori guztiaren izpilu bilakatu ezezik Estatutik kanpo ere luze hedatu dira. Betebeharren artean honakoak dira: musikagintza klasiko garaikidea egin edo sortu, 35 urte baino gutxiago izan deialdia ixten den egunerako eta, jakina, SGAE, Autore eta Argiratzaileen Elkarte Nagusiaren bazkide izan. Lanak aurkezteko epea 2018ko irailaren 6an ixten da.

Aurten sari berezia: 2018 Musikagile Erresidentea

Ekimenak aintzat hartzen dituen sari ezberdinei aurten sari berri bat gaineratzen zaie, alegia, 2018 Musikagile Erresidentea. Estreineko aitorpen hau Espainiako Musika Gazteriarekin abian jarritako ekimena da eta elkarte horren musikagile erresidentea bilakatzea dakar, 2019-2020 denboraldian. Sare horrek hiru kamara musika-lan enkargatuko ditu eta musikagile erresidenteak bakoitzeko 1.000€ jasoko ditu.

Irabazleak, azaroan

CNDM SERIES 21/22 musikaldi sasoiaren baitan, 2018ko azaroaren 26an lau obra finalisten kontzertua gauzatuko da eta, bide batez, aditzera emango dira zein autore suertatzen diren saridun. Hitzordua Madrilgo Reina Sofia Museoaren Arte Gunean burutuko da.

Musikagile Gazteei zuzendutako Sariei buruz  

Urtero lez, Musika Difusiorako Gune Nazional eta SGAE Fundazioaren Musikagile Gazteen XIX. deialdia luzatu egin da aurten. Guztira 11.700 euro aurreikusten da saritan, 35 urte baino gutxiagoko musikagilerentzako prest ditugula. Sariak, berez, era honetan banatuko dira: “Xavier Montsalvatge” Saria (6.000 €), lehena; “Carmelo Alonso Bernaola” (3.000 €), bigarrena; “Francisco Guerrero Marín” (1.500 €), hirugarrena, eta “Juan Crisóstomo Arriaga” ohorezko aipamena, azkenik (1.200 €). Parte-hartzen duten guztiek, bide batez, parte-hartze ziurtagiria jasoko dute. 2018an ere SGAE Fundazioak diska bat argitaratuko du non lehiaketaren lau obra finalistak grabatuko diren, gerora berau mugitu eta sustatzeko asmoarekin, halaber.

1987an eman zen estreineko deialdia. SGAE eta berorren Fundazioaren eskutik, bere ereduan maila garrantzitsua erdietsi dute, antolakuntza egoki eta zuhurragatik batipat, baina epaile eta partehartzaileen ospe eta aitorpenagatik ere bai.

Informazio gehiago