dFERIAk bihar ekingo dio Donostiako Antzoki Zaharrean SGAE Fundazioak babestutako ikuskizun batekin 08/mar./2019

Morfeo Teatro Burgosko talde berritzaileak altxatuko du dFERIA 2019ko oihala

SGAE zigilua daraman gunean bost ikuskizun oholtzaratuko dira, guztira, jaialdian aurreikusitako hogeita hamar baten artean

Donostiako Arte Eszenikoak Jaialdiaren XXV. edizioa abian jartzeko ordu batzuk besterik ez dira falta, izan ere, eta programazioaren gehiengoa martxoaren 11tik 14ra garatuko den arren, dFERIAk bihar ekingo dio Donostiako Antzoki Zaharrean SGAE Fundazioak babestutako ikuskizun batekin (Kale Nagusia, 3, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Los cuentos de Don Friolero antzezlana, Morfeo Teatroren eskutik).

Antzerakoen artean garrantzi handiko programazioa dugu jada dFERIA eta, aurten, hogeita hamar bat ikuskizun aurreikusi dira bertan, 40 emanaldi baino gehiago eta 11 eszenatoki. Oholtzaratuko zaizkigun taldeak bertokoak ditugu neurri handi batean, baita gainontzeko erkidegokoak zein Europatik etorriak ere.

SGAE Fundazioak bere gune propioa izango du, 2019an hirugarrenez, Antzoki Zaharrean. Bertan SGAE taldearen errepertorioa osatzen duten lanak taularauko dira; alegia, Morfeo Teatro (Burgos), Vaivén (Gipuzkoa), El Espejo Negro (Málaga), Spectare (Madrid) eta Markeliñe (Bizkaia) taldeen lanak. Autoretza erabatekoa da, hurrenez-hurren eta talde bakoitzarekiko, Ramón del Valle-Inclán (1866-1936), Mireia Gabilondo, Ángel Calvente, Cristina Redondo eta, ohi egin duten bezala, azkenik,Markeliñeren autoretza kolektiboa.

Informazio gehiago