Zorionak Eva Ausín gure bazkideari 19/ots./2019

Eva Ausín Andrés gure bazkide bilbotarra Espainiako Arte Eszenikoen kide gisa hautatua izan berri da. Estatu barruko zein kanpoko ikastetxetan goi mailako ikasketak ditu musika, piano, dantza moderno eta antzerki musikalaren disziplinatan. Pedagogia Doktorea dugu Deustuko Unibertsitatean eta bertan dihardu proiektu koordinatzaile gisa duela hamabost urte baino gehiago.

2007az geroztik Let's Dance konpainiaren zuzendari artistikoa dugu non gidoi, koreografia, konposizio eta muntaia eszenikoen ekoizpen lanak burutzen dituen, kantu eta dantzaren hainbat artistekin elkarlanean.

Bere konposizio musikalek hamaika sari jaso dituzte azken urteotan.

SGAE taldetik bera eta akademia osatzen duten gure bazkide guztiei suerterik onena opa diegu, jakin badakigun heinean, arte eszenikoen duintasunaren alde garatuko duten lana ezinhobea izango dela.