Arte Eszenikoen XXII Max Sariak aditzera eman ditu SGAE Fundazioak 14/ots./2019
7 ekoizpen eta hamar sortzaile, euskal hautagien artean dira

Guztira 119 ikuskizun hautatu dira aurkeztutako 358en artean

Ikuslegoaren Max Saria bozkatzeko aukera eta epea indarrean sartzen da gaur, apirilaren 30era arte

Honako oharraren bidez, 22. Max Arte Eszenikoen Sarien Antolakuntza Batzordeak aurten lehian diren 19 kategorietarako hautagaiak aditzera ematen ditu. Urtero lez, SGAE Fundazioak antolatzen ditu honako sari hauek eta helburua Espainia mailan Antzerki eta Dantzan diharduten profesionalen talentuari bultzada ematea da, baita sasoian diren ikuskizunak sustatzea ere. Guztira, 358 inskribatu badira ere 119 ikuskizun hautatu dira, azkenik, edizio berri honetan parte hartzeko.

Euskal hautagaitzan 7 ekoizpen eta 10 sortzaile topatzen ditugu, tartean, izen propio gisa gure 5 bazkide: David Azurza eta David Bernués (Erritu lanagatik), Asier Zabaleta ( La teta de Janet),Raúl Cancelo (Tiempos Mezquinos) eta Fernando Bernués ( Como un viento helado / Izoztutako hazizea bezala). Euskal ekoizpenan artean dira, bestalde, Txalo Produkzioak, Kukai Dantza, Hortzmuga Teatroa, Markeliñe, Gorakada Teatroa, Marie de Jongh eta III Milenium Fundazioa (Fundación Bilbao 700). Bestelako euskal hautagaiak ditugu Ikerne Giménez, Miren Gaztañaga, Eneko Sagardoy, Nerea Vesga eta Eneko Balerdi. Hala erabaki dute, lehen fase honi dagokionez, Antolakuntza Batzordeak berak izendatu dituen lurraldeko taldeek: Madril, Katalunia eta gainontzeko lurraldeak dira talde horien artean.

Lehen fase hau amaitu eta gero, aurrerantzean finalistak hautatuko dira. Hau errealitate egiteko epai-mahai batek erabakiko du eta epai-mahai horren osaketan izango dira lurralde taldeen presidenteek, Arte Eszenikoetako lau aditu eta Antolakuntza Batzordearen beste kide bat. Guztira, 8 aditu.

Bestalde, honakoak dira, denera, 22. Max Arte Eszenikoen Sarien Antolakuntza Batzorde hori osatzen duten sortzaileak: Ana Graciani, SGAE Fundazioaren presidente gisa; Pilar Jurado, SGAE Fundazioaren Arte Eszenikoetarako zuzendari instituzionala; Eduardo Galán, Yolanda García Serrano, Juan Luis Mira, Paloma Pedrero antzerkigileak, eta, María Pages dantzagilea. Guztiak Eskubide Handiko Lan-taldearen kideak ditugu.

Ikuslegoaren Max Saria ere, abian
Igaz, Antzerkiaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Max Sarien antolakuntza batzordeak sari berezi baten berri eman zuen, alegia, Ikuslegoaren Max Sari Berezia, aurten bigarrenez gauzatuko den aukera. Honekin, arte eszenikoen afizionatuek hautagaitzan diren gustuko eta denboraldiko ikuskizunen alde bozkatzerik izango dute. Ikuslegoak 22. edizio honetan lehian diren kategoria guztien artean bozka dezake, beraz, gaurtik aurrera eta apirilaren 30era arte.

Aukera hau Antolakuntza Batzordeak enkargatu duen online aplikazio mugikor baten garapenari esker emango da: #VotaMax. Honen bitartez, ikuslegoaren puntuazioan sartzerik izango dira lehian ditugun 119 ikuskizun guzti-guztiak, alegia, antzerkia, dantza, musika, liriko, kale, errebelazio, haurrentzako, gazte edo familientzako modalitateetan.

#VotaMax aplikazioa web orri hauetan eskuragarri izango da: Max Sarien web orrian, Android eta iOS webguneetan. Parte-hartzen duten bozkatzaile guztien artean, bidaia bi zozketatuko dira ikuslego gisa Max Sarien 22. edizioaz zuzenean gozatu ahal izateko. Sariak sarrera, bidaia bera eta ostatua barneratzen du. Lehian diren 19 kategoriek erdietsiko dituzten sarietatik harago, Ikuslegoaren Sari Berezi berri honi Ohorezko, Afizionatu eta Sozial Max Sariak gaineratzen zaizkio. Sari guztien berri bozka epeak amaitzen direnean emango da.

Max Sariei buruz
1998az geroztik, Arte Eszenikoen Max Sariak SGAE Fundazioaren eta SGAE beraren ekimena dira, eta herrialdeko antzerkiko zein dantzako profesionalentzat onespen handiena dira, lankideak eurak direlako hautesleak. Gerra osteko artearen berrikuntzari ekin zion Jon Brossak, olerkari eta artista plastiko gogoratuak (Bartzelona 1919-1999), diseinatutako mozorrodun sagar ospetsuetako bat eramateko aukerak indarrean dira, honenbestez. Sarien azken edizioa Sevillan eman zen, CITE gunean, 2018ko ekainaren 18an. Harantz jo nahi izan zuten 3.370 profesional lehian, eta 394 ikuskizun inskribatu ziren.

SGAE Fundazioa Estatu mailan Arte Eszenikoen esparruan ematen diren saririk garrantzitsuenatariko hauen antolatzailea dugu. Max Sariak 23 urte ospatzen ari dira propioak zaizkion hiru sari bereziak mantenduz: Ohorezko Max Saria, alegia, antzerkiarekiko emandakoa edo antzerkigintzaren defentsan ageritakoa saritzen duena; Max Afizionatua edo Gizarte Izaeraduna, alegia, integrazio eta protekzio sozialaren alde Arte Eszenikoen egikeran murgilduta bikainki dabiltzan talde afizionatuei zuzenduta; eta, Ikuslegoaren Max Saria, alegia, #VotaMax izeneko online aplikazioaren bidez ikuslegoaren botua jasotzea lortzen duen ikuskizunarentzat.

Hautagai zerrenda