SGAE Fundazioak Antzerki, Zine eta Telebista serien 2019 Sorkuntza Laborategietarako 22 egileak hautatu ditu 23/urt./2019
Hiru euskal sortzaile dira horien artean, David Pérez eta Mikel Rueda zine sorkuntza laborategiaren baitan, eta Ana Galán telebista laborategian, hiruak bizkaitarrak

Sei hilabetez Madrilen, José Sanchís Sinisterra antzerkigilea, Inés París zinemagilea eta Aurora Cañete Guerra gidoiglea izango dira laborategien zuzendaritzan, non ikasleek euren proiektuak garatu egin beharko dituzten

Sorkuntza Laborategiak SGAE Fundazioak 2013an abian jarritako ekimena dugu. Aurtengo edizioari dagokionez, ohiko antzerki, zine eta telebista serien Sorkuntza Laborategi horietan parte-hartuko duten autore edo sortzaileak dagoeneko hautatuak izan dira. 22 ditugu. 2019an ere, helburua zera izango da: sortzaile garaikideen arteko elkarlan esperientziak eta ideien hartuemana sustatu eta jorratu. Hiru euskal sortzaile dira horien artean, David Pérez eta Mikel Rueda zine sorkuntza laborategiaren baitan, eta Ana Galán telebista laborategian, hiruak bizkaitarrak.

SGAEren bazkideek parte har dezakete Laborategietan. Sei hilabeteko idazketa edo sorkuntza lana da, antzerki, zine edo telebista serien garapenerako ibilbidea, alegia. Lanbide bakoitzean prestigiozko hainbat zuzendarik osatutako zuzendaritza prozesu osoaren koordinazioan izango da, kasu honetan, José Sanchís Sinisterra antzerkigilea, Inés París zinemagilea eta Aurora Cañete Guerra gidoigilea. Bide batez, Laborategi bakoitzak lehen mailako profesionalez osatutako hautatze epai-mahaia izan du. Bestalde, autore bakoitzak 5.500 euroko diru-laguntza jasoko du, sasoi horretan, dagokion lan hori egiteko, euskarri bat izan dezan.

Batetik, Antzerki Idazketarako VII. Laborategian parte-hartuko duten egileak honakoak dira: Mar Gómez (Madril, 1977), Tetas lanagatik; Carolina África (Madril, 1980), El cuaderno de Pitágoras;Denise Duncan (Costa Rica, 1979), Banzo; Carmen Soler (Teruel, 1972), Mosaika; Victoria Szpunberg (Buenos Aires, 1973), La teva filla; eta Nieves Rodríguez Rodríguez (Madril, 1983),Cráneo rojo sobre fondo de sueño lanagatik.

José Sanchis Sinisterrak antzerkigile eta 2018 Ohorezko Max Saria zuzendaritzaren ardura bereganatuko du. Berak burutuko du ere epai-mahaia, Claudia Cedó, Esteve Soler, Yolanda Pallín eta Manuel Benito egileekin batera, alegia, aipatutako sei lan hauek hautatu zituztenak jatorrizko 191 proiektu artean. Teatroautor bildumaren eskutik, SGAE Fundazioak aurrera egin duten proiektuak kaleratuko ditu.

Zine-gidoi Idazkera VII. Laborategian, bestalde, honako egileak dira: David Pérez (Bilbo, 1987) etaPablo Bartolomé Jiménez (Madril, 1983), Contador lanagatik; Mikel Rueda (Barakaldo, 1980), Leo;Miguel Ángel Blanca (Sabadell, 1982), Un hombre solo lanagatik; Jordi Farga (Girona, 1983) etaNacho Solana (Pittsburgh, Estados Unidos, 1982), Eco; Ángeles Huerta (Gijón, 1974) eta Daniel Domínguez (Pontevedra, 1981), O corpo aberto; eta Isa Sánchez (Malaga, 1977) No sea tu faltalanarekin. Inés París zine zuzendariaren koordinaziopean egingo dute lan. Helburua egun batean testu horiek pelikula bilakatzea. Inés París buru gisa ezezik, epai-mahaian Clara Botas, Roberto Martín Maiztegui, Salvador Rubio, Francisco Menchón zinemagileak eta Beatriz Gómez AtresMedia Zine edukien aurduraduna izan dira, jatorrizko 160 proposamen aztertzen.

Azkenik, Telebista Serien VI. Sorkuntza-laborategia dugu, honako gidoigile hauekin: Ana Galán(Barakaldo, 1968), Lauburu (un cuento oscuro); Beatriz García (Valentzia, 1976), La fábricaproiektuagatik; Emilio López (Palma de Mallorca, 1976), La loba; Manuel Palacios (Madril, 1961),Palimpsestos (Huellas de la memoria); Sami Natsheh (Sevilla, 1978), Las aventuras de Tito y Candela; eta José Macías (Sevilla, 1976) zein Carla Guimaraes (Brasil, 1975), ¿Por qué desaparecieron los hombres? lanagatik. Aurora Cañete Guerra dugu tailer honen zuzendaria eta bera izan da, bide batez, epai-mahaiaren burua, Miguel Peidró Zaragoza, Marta Dearriba Azcona eta Mercedes Rodrigo López gidoigileen laguntzarekin, jatorrizko 85 proposamen azterketan.

Aipatu laborategi guztiak SGAE Fundazioak Madrilen duen egoitza nagusian gauzatuko dira.

Informazio gehiago